2019ko Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da Durangon!

Urteroko ohitura onei jarraituz, laster izango dira Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria. Aurten, Durangon ospatuko dugu gure festa, azaroaren 24an (igandea).

12.30ean sari-banaketa egingo dugu Bidelari Onena eta Bidelagun Onena omentzeko. Horrez gain, Aipamen Berezia merezi duen pertsona zein den argituko dugu. Ekitaldia eta bazkaria Plateruenan izango dira.

Inoiz ez bazara etorri, animatu, Mintzaneteko familian parte hartzen dugunok elkar ezagutzeko aukera polita izango da.

Paregabea izango litzateke ahalik eta jende gehien hurbiltzea. Etorri nahi baldin baduzu idatzi info@mintzanet.net helbide elektronikora.

Animatu!

2018ko Mintzanet Eguna Donostiako Tabakaleran

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude