‘-AIN eta -AI’ aldaerak. Nola erabili?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

Usain, arrain, zain

 

  • -ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabili:

arrain, usain, zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.), dohain, orain.

Beste sail batekoa denez gero, mahai, eta ez mahain.

  • Ez idatzi, hortaz, arrai, usai, artzai, diruzai, eta abar.

 

Araua osorik.

Praktika

 

Artikulua

Ahotsak asko esaten du

Ahots laguntzaileek emakumeen ahotsa izan ohi dute, gizarteak zerbitzuekin eta zaintzarekin lotzen baititu andreak. Unescok salatu du horrelakoek genero estereotipoak betikotzen dituztela, eta ahots neutroen aukera hobetsi du.

 

 

Jarri alarma 11:00etan, Siri». «Zer eguraldi egiten du, Alexa?». «Piztu irratia, Cortana». «Deitu aitatxiri, Aura». Aginduak betetzea eta laguntzea da ahots laguntzaileen eginkizuna. Jabeak asebetetzea. Halakoei beti «alai», «umil» eta «zerbitzari» erantzunen diete, emakume ahotsarekin. Ez da kasualitatea emakume ahotsarena, ezta enpresek haien ahots laguntzaileei atxiki dizkieten adjektiboak ere. Hala jaso du Unescok I’d Blush If I Could (Posible balitz, lotsagorrituko nintzateke) txostenean.

(…) Juniper Research analista enpresaren arabera, 2023. urtean 8.000 milioi ahots laguntzaile inguru erabiliko dira munduan. Unescok dio erlojua aurrera doala. Laguntzaileei emakume doinua jartzeko joera aldatu behar da, jendea ohitu baino lehen.

Irakurri artikulu osoa

 

Iker Tubia. Berria

Txioa

Agian hau ere gustatuko zaizu

2 thoughts on “‘-AIN eta -AI’ aldaerak. Nola erabili?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude