Ainhoa Mentxaka, bidelaguna: “Mintzanet euskaraz egiteko aukera ona da eta bidelagun izanda ere beti ikasten da zerbait”

Ainhoa Mentxaka Mungiakoa da eta 37 urte ditu. Bera itzultzailea da eta Mintzaneten berri sarean izan zuela kontatu digu. “Ideia ona da, aukera paregabea euskara ikasten ari direnentzat eta inguruan euskaraz dakien inor ez daukatenentzat”, kontatu digu Ainhoak. Berarentzat, ordea, euskara ama hizkuntza dela esan digu, etxekoa dena.

Ainhoa bidelaguna da, euskaldun jantzia eta Amaia Fernandez sestaoarrari euskara praktikatzen laguntzen dio. “Harreman ona daukagu, ondo konpontzen gara. Denbora gutxi daramagu baina ni oso gustura nago”, kontatu digu. Elkarrekin Skype bidezko saioak egiten dituzte baina euskara praktikatzen laguntzeaz gain, Ainhoak gauza interesgarri asko ikasten ari dela aitortu digu.

Proiektua gomendatuko luke eta arrazoia oso argi du: “Duda barik gomendatuko nuke. Euskaraz egiteko aukera ona delako eta bidelagun izanda ere beti ikasten delako zerbait, nahiz eta printzipioz norbera izan bidelariari laguntzeko dagoena”.

 

Ainhoa Mentxaka, bidelaguna
Ainhoa Mentxaka, bidelaguna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude