Aintzane Diaz, bidelaria eta bidelaguna: “Edozein lekutatik euskaraz mintzatzeko aukera izatea ahalbidetzen dit Mintzanetek”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Aintzane Diaz Erandiokoa da eta 59 urte ditu. Lehen ile-apaintzailea zen, baina gaur egun, etxekoandrea da. “Lagun batek Mintzaneti buruz hitz egin zidan eta parte hartzera animatu ninduen”, kontatu digu Diazek.

Bidelari bezala hasi bazen ere, une honetan bidelari eta bidelagun gisa ari da parte hartzen: astelehenetan Izaskun Arrieta bidelagun azkoitiarrarekin egiten ditu saioak. Astearteetan, berriz, Nekane Martinez donostiarrarekin egiten ditu eta berarekin bidelagun bezala aritzen da. “Denborarekin lagunak izango bagina bezala da, eta euskara hitz egiteaz gain, euskal dantzen inguruan ere asko ikasten ari naiz”, esan digu.

Aintzanek euskara asko maite duela aitortu digu: “Eten ezin den kate bat da eta Mintzaneti esker, modu naturalean hitz egin dezaket, inolako presarik gabe. Euskaltegian ez bezala”. Proiektua oso ekintza interesgarria iruditzen zaio eta gomendatuko luke. “Edozein lekutatik euskaraz mintzatzeko aukera izatea ahalbidetzen dit Mintzanetek”, adierazi digu.

Azkenik bereziki gogoan du azaroan Zubietako (Gipuzkoa) Araeta jatetxean ospatu genuen ‘Mintzanet Eguna’: “Bazkari bat egin genuen eta etxera iristean, neure burua Teleberrian… Gainera, urte luzez ikusi gabeko lagun nafar bat bertan topatu nuen. Beraz, nire aburuz, esperientzia hori ikaragarria izan zen”.

Aintzane Diaz argazkia
Aintzane Diaz bidelaria eta bidelaguna da.
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude