Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

Alazne Fernández (Bilbo, 1966) bidelaria da, eta duela bi urte ezagutu zuen Mintzanet proiektua. “Euskaldun berria naiz; orain hamar urte lortu nuen bigarren profila, eta euskara ahaztuta neukan, lanean eta inguruan ez dudalako aukera handirik”, azaldu du Alaznek. 

Txikia zenean bere eskolan ez zuen euskara ikasteko aukerarik, “ezta bigarren hizkuntza gisa ere”. “Ez da nira ama hizkuntza, baina bai nire arbasoena eta nire herriarena; eta pena ematen dit komunikatzeko gai ez izatea. Eta heldua zarenean hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du”, esan du. 

Baina, orain Hendaiako emakume batek euskara praktikatzen laguntzen dio astero: “ia ordubete eta ez beti egun berdinean, agendaren arabera moldatzen gara”. Alaznek esaten duenaren arabera, ez dute gairik prestatzen: “gure bizitzari buruz aritzen gara; horregatik, zenbat eta denbora gehiago, gertuago sentitzen gara”. 

Proiektuan parte hartzea, “dudarik gabe”, gomendatuko luke. “Nire helburua ez da maila zehatz bat lortzea, euskaraz gozatu nahi dut”, bukatu du Alaznek. 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude