PatriziaTelletxeanabarmendutakoa

Patrizia Telletxea, bidelaguna: “Eremu ez eskaldunetan bizi diren euskaldunei aukera hau ematea ezinbestekoa dela iruditzen zait”

Patrizia Telletxea (Azkain, 1976) irakaslea da. Sare sozialen bidez Mintzaneten berri izan zuen eta proiektu “ederra” iruditu zitzaion: “Alde batetik, euskarari bertze eremu bat gehiago zabaltzen diolako eta, bertze aldetik, munduko edozein euskalduni euskara praktikatzeko aukera ematen diolako”. Astero hitz egiten du bere bidelariarekin, Getxoko neska batekin. “Elkar ezagutzen ari gara, baina dagoneko pertsona berri…

Mintzanetenaurkezpenaehu

EHUn Mintzaneten berri eman dugu!

Itzulpengintzako lehenengo mailako ikasleei Mintzanet zer den azaldu diegu Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko kanpusean. Bertan, Ainhoa Iturtzaeta bidelagunarekin zuzeneko saioa egin dugu, eta, horretaz gain, Ignacio Alustizaren eta Pilar Iragorriren esperientziak ezagutu dituzte erakutsi dizkiegun bideoen bitartez. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ainhoari bere azalpenengatik eta Gidor Bilbao irakasleari Mintzanet aurkezteko aukera emateagatik!

NaiaraAlberdinabarmendutakoa

Naiara Alberdi, bidelaguna: “Euskaraz mintzatzeko aukeraz gain, jendea ezagutzeko ere balio du!”

Naiara Alberdi (Zumarraga, 1982) bidelaguna administraria da. Lanetik etxera bidean, Arrate Irratian izan zuen Mintzaneten berri lehenengo aldiz eta izena ematea erabaki zuen: “Proiektua ideia bikaina da, eta gaur egungo egoerara erabat egokitzen dela iruditzen zait”. Gasteizkoa du bidelaria eta astean behin egiten dute saioa, larunbatetan 15.00etan. “Ezagutzen ez nuen pertsona batekin, euskara aitzakia gisa…

Mintzaneteguna-kanpoan

Mintzanet Eguna azaroaren 24an izango da!

Mintzaneteko familia osatzen dugunontzat egun berezia da Mintzanet Eguna, bertan jai giroan elkartzen baikara bazkaldu eta tarte atsegin bat igarotzeko. Aurten, hauxe izango da azaroaren 24rako prestatu dugun egitaraua: -12.30ean, sari banaketa Tabakalerako Kutxa plazan egingo dugu-4. solairua- (Andre zigarrogileak plaza, 1) -Bazkaria, berriz, Astoria 7 jatetxean izango da (Familia Santua kalea, 1) Mintzaneteko kide guztiak gonbidatuta zaudete!…

Joserra-Pedro Mari nabarmendutakoa

Pedro Mari Sarduy eta Joserra Onandia elkarrekin!

Pedro Mari Sarduy Muxikan (Bizkaia) jaio bazen ere, Ameriketako Estatu Batuetan bizi da eta bidelaguna da Mintzaneten. Berak Joserra Onandiari laguntzen dio bizkaiera praktikatzen, eta Euskal Herrira bisitan etortzen den bakoitzean, elkartzeko aprobetxatzen dute. Oraingoan, Getxora joan da Pedro Mari bere iloba Luis Betanzosekin, Joserra bertakoa baita. Irudian hirurak ikus ditzakegu! Jarraitu horrela!

AmaiaEspinosanabarmendutakoa

Amaiara Espinosa, bidelaguna: “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen onurarako da”

Amaia Espinosa bidelaguna (Artea, 1956) irakaslea da. Lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri eta proiektu “interesgarria” iruditu zitzaion. Izena eman zuenetik, Getxoko emakume bati laguntzen dio astero; harreman “atsegina” sortu da haien artean. Bide batez, “eskarmentu berri bat” bizitzen ari da. “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen…