Mintzanet, bere ahotan

Mariaje Barandiaran, bidelaguna: “Oso esperientzia polita da”

Mariaje Barandiaran Donostian bizi da eta bidelaguna da Mintzaneten. Donostiako emakume batekin eta Uruguaiko gizon batekin hitz egiten du hilero. Hemen duzue bere esperientzia.

, ,

Daniel Blanco: “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”

Daniel Blanco duela 26 urte jaio zen Barakaldon. Gaur egun, Portugaleten bizi da. Euskaltegian euskara ikasten ari da, baina euskara praktikatzeko erreminta bat behar zuen, hortik kanpo aritzeko. “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”, azaldu du Danielek. Bere ustez, proiektua “berritzailea” eta “oso interesgarria” da, “gure garaiari ondo egokitua”. [...]

, ,

Andrea Bella: “Nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak”

Andrea Bellak 35 urte ditu eta Uruguain bizi da. Urrun dago, baina ongi ezagutzen du Euskal Herria. Eta, batez ere, euskara. Andereño honek kasualitatez ezagutu zuen euskal kultura: lagun batzuek Euskal Etxe batera gonbidatu zuten, eta, han, maitemindu egin zen euskal dantzekin. Geroztik, jakin-min handia izan du euskal kulturaren inguruan, eta, orain, euskaraz mintzatzeko gai [...]

Gemma Sangines: “Mintzanet oso baliagarria da; bereziki, kanpoan bizi garen lagunontzat”

Gemma Sangines Bilbon jaio zen, duela 43 urte. Bizitzak Valentziara eraman du, eta psikologo-lanetan ari da han. Kike Amonarriz telebista-aurkezlearen bidez izan zuen Mintzaneten berri. “Proiektua oso baliagarria da; bereziki, kanpoan bizi garen lagunontzat. Euskara praktikatzeko aukera polit, erraz eta merkea da. Euskaraz bizitzeko, nahiz eta Euskal Herritik urrun bizi, eta jendea ezagutzeko parada ere [...]

Cecilia Cenoz: “Euskara aitonaren hizkuntza zen, eta haren hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea nire omenaldi txikia da”

Cecilia Cenoz Tandilen jaio zen (Argentinako Buenos Aires probintzian), duela 47 urte. Sistema-ingeniaria da, eta informatika-enpresa batean egiten du lan. Bere aitona Nafarroako herri batekoa zen, eta hari omenalditxo bat egiteko asmoarekin hasi zen euskara ikasten. “Aitonak euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten zuen, baina, Argentinara etorri zenean, euskara ez erabiltzea gomendatu zion jendeak; horregatik, nire [...]

Arantza Garaialde: “Mintzaneti esker nire bidelaria ezagutu izana zorte handia dela pentsatzen dut”

Arantza Garaialde Donostian jaio zen, 1951n. Orain erretiratuta dagoen arren, 38 urtez irakasle izan da, institutu batean. Egunkariaren bidez izan zuen Mintzaneten berri. Berehala animatu zela adierazi digu, eta bidelagun izateko izena eman zuela. “Oso proiektu ona iruditzen zait, eta guztiz eskuragarria”, esan digu. Ia urtebete darama bere bidelariarekin hilean hirutan hitz egiten, eta oso [...]

Imanol Haranburu: “Biziki interesgarria da proiektua”

Imanol Haranburu donostiarra da, eta 51 urte ditu. Mintzaneten berri prentsaren bidez izan du. Bidelagun gisa izena eman du proiektu honetan eta «biziki interesgarria» dela uste du. «Batez ere, euskara ikasten ari direnei begira», gaineratu du. Ekimenak euskara ikasten ari den norbaitek praktikatzeko balio du, eta, Imanolen kasuan, bere bidelariaren lanbideari dagozkion «kontuak» ikasteko ere [...]

Ione Forcada (bidelaguna) eta Raul Alfaro (bidelaria) Donostian elkartu dira

Ione Forcadak sortu eta berehala ezagutu zuen Mintzanet, Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpenean izan baitzen. Bagera Elkartean ere parte hartzen du, eta, ongi pentsatu ondoren, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen. “Aurrez aurre laguntzailea izatea errazagoa da. Interneten, berriz, ez daude hainbeste baliabide, baina tira”, dio Ionek. Ahalik eta gehien laguntzea du helburu, eta gogotsu [...]

Lourdes Erquicia: “Mintzanetek beldurra kentzeko balio izan dit”

Lourdes Erquiciak Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri. Irungoa da eta 55 urte ditu. Proiektu honetan izena eman zuen lehenetakoa izan zen. Duela sei hilabete hasi zen bidelari gisa, eta oso pozik dago. Bere bidelaguna, María Cecilia Cenóz, Argentinakoa da, eta jada lagunak direla dio. «Asko ikasi dut berarekin, eta beldurra kentzeko balio izan dit. [...]

Eva López Soria: “Hamar bat emango nioke proiektu honi”

Eva López Soria Barakaldon bizi da eta 35 urte ditu. Administrari laguntzaile gisa egiten du lan, eta Mintzanetek Habeko lehenengo profila gainditzeko asko lagundu diola esan digu. Internet bidez ezagutu zuen proiektua, eta biziki eskertzen du hizkuntza praktikatzeko eman dion aukera. “Oso interesgarria iruditzen zait, eta praktikatzeko modu ezin hobea da: inora joan gabe eta [...]

‹ Previous Posts