'Euskal Sortzaileak Sarean' proiektuaren aurkezpena (Eider Rodriguez, Ritxi Lizartza, Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi) Koldo Mitxelenan (Donostia) 2013/11/08

Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da

Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera

Bost idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin

Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.

Institutuak mundu osoko 35 unibertsitatetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak.

Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet plataformaren bitartez gauzatuko da; saioak grabatu egingo dituzte eta segidan sarean jarriko dituzte ikusgai.

'Euskal Sortzaileak Sarean' proiektuaren aurkezpena (Eider Rodriguez, Ritxi Lizartza, Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi) Koldo Mitxelenan (Donostia) 2013/11/08
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektuaren aurkezpena (Eider Rodriguez, Ritxi Lizartza, Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi) Koldo Mitxelenan (Donostia) 2013/11/08
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektuaren aurkezpena (Aizpea Goenaga, Marijose Olaziregi, Eider Rodriguez eta Ritxi Lizartza) Koldo Mitxelenan (Donostia) 2013/11/08

Edozein kultur arlotako sortzaile edo eragileekin harremanetan jartzeko aukera eskaini zaie irakurleei (irakasleei), eta  Mark Kurlansky, Eider Rodríguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martínez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira lehen denboraldiko protagonistak.  Frantzia, AEBak, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskainiko dizkiete prestakuntza-saioak eta denetariko gaiak jorratuko dituzte: euskara, hizkuntza politikak, historia, itzulpengintza, literatura, zinema edota bertsolaritza.

Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz nahi adina aldiz eta doan hitz egiteko aukera dute www.mintzanet.net webgunearen bidez. Maramara * taldeak kudeatzen du proiektu hau eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa dauka.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude