Leipzig-eko ikasleak Iñaki Martinez de Luna irakaslearekin hizkuntza politiken inguruan

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Hemen, Universität Leipzig-eko ikasleak ikusi ahal dira Iñaki Martinez de Luna irakaslearekin. Euskal Herriko hizkuntza politiken inguruan hitz egin zuten Unai Lauzirika irakurlearen laguntzarekin.

 

Bost idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastu dira, edo solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak, Paris (Frantzia), Boise (AEB), Poznan (Polonia), Brno (Txekia), Leipzig, Berlin, Konstantza (Alemania), Bologna (Italia) eta Bartzelona hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin.

Kultur arlo guztietako sortzaile edo eragileekin harremanetan jartzeko aukera eskaini zaie irakurleei (irakasleei), eta Mark Kurlansky, Eider Rodríguez, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia eta Karmele Jaio idazleak, Iván Igartua eta Iñaki Martínez de Luna irakasleak eta Miren Amuriza bertsolaria izan dira lehen denboraldiko protagonistak. Frantzia, AEB, Polonia, Txekiar Errepublika, Katalunia, Alemania eta Italiako unibertsitateetako ikasleei eskaini dizkiete prestakuntza-saioak eta denetariko gaiak jorratu dituzte: euskara, hizkuntza politikak, historia, itzulpengintza, literatura, zinema edota bertsolaritza.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>