‘Euskal Sortzaileak Sarean’ egitasmoaren lehenbiziko bideoa: Parisko Sorbonako ikasleak Iván Igartua EHUko irakaslearekin euskararen historiaren inguruan aritu dira

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, lehenbiziko saioa duzue (apirilak 4). Bertan, Parisko Université Sorbonne Nouvelle III-ko ikasleak Iván Igartuarekin (hizkuntzalaria eta EHUn eslaviar filologiako irakaslea) aritu ziren. Euskararen historiari [...]

Uda honetan, zure argazkiak ikusi nahi ditugu!

Uda honetan, zure argazkiak ikusi nahi ditugu: paisaiak, hondartza, mendia… Bidali zurea eta webgunean argitaratuko dugu! info@mintzanet.net @mintzanet  

‘Uda honetan, Mintzanet!’

Uda iritsi da. Aisiarako denbora gehiago dugun sasoi honetan proposamen bat luzatu nahi dizu Mintzanetek: egin zaitez bidelagun. Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz nahi adina aldiz hitz egiteko aukera dute www.mintzanet.net [...]

Mintzanet, EKEn

Mintzaneten inguruan idatzu dute Euskal Kultur Erakundearen webgunean. Eskerrik asko!  

Andrea Bella: “Nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak”

Andrea Bellak 35 urte ditu eta Uruguain bizi da. Urrun dago, baina ongi ezagutzen du Euskal Herria. Eta, batez ere, euskara. Andereño honek kasualitatez ezagutu zuen euskal kultura: lagun batzuek Euskal Etxe batera gonbidatu zuten, eta, han, maitemindu egin zen euskal dantzekin. Geroztik, jakin-min handia izan du euskal kulturaren inguruan, eta, orain, euskaraz mintzatzeko gai [...]

Gemma Sangines: “Mintzanet oso baliagarria da; bereziki, kanpoan bizi garen lagunontzat”

Gemma Sangines Bilbon jaio zen, duela 43 urte. Bizitzak Valentziara eraman du, eta psikologo-lanetan ari da han. Kike Amonarriz telebista-aurkezlearen bidez izan zuen Mintzaneten berri. “Proiektua oso baliagarria da; bereziki, kanpoan bizi garen lagunontzat. Euskara praktikatzeko aukera polit, erraz eta merkea da. Euskaraz bizitzeko, nahiz eta Euskal Herritik urrun bizi, eta jendea ezagutzeko parada ere [...]

Cecilia Cenoz: “Euskara aitonaren hizkuntza zen, eta haren hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea nire omenaldi txikia da”

Cecilia Cenoz Tandilen jaio zen (Argentinako Buenos Aires probintzian), duela 47 urte. Sistema-ingeniaria da, eta informatika-enpresa batean egiten du lan. Bere aitona Nafarroako herri batekoa zen, eta hari omenalditxo bat egiteko asmoarekin hasi zen euskara ikasten. “Aitonak euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten zuen, baina, Argentinara etorri zenean, euskara ez erabiltzea gomendatu zion jendeak; horregatik, nire [...]

Mintzanetek Donostiako San Telmo museoan egin duten Mintzodromoan parte hartu du

Donostiako San Telmo museoan Mintzodromoa antolatu du Bagera elkarteak, gaur, maiatzak 27. Mintzanetek bere lekua izan du, eta bertan, hainbat solasaldi egin ditugu Internet bidez. Hemen, argazki pare bat!

Mintzanetek eta AEK euskaltegiak hitzarmena sinatu dute

Mintzanetek eta AEK euskaltegiak, maiatzaren 26an, kolaborazio hitzarmena sinatu dute Bilbon. Argazkian, Mertxe Mujika, AEK-ko koordinatzaile nagusia, eta Ritxi Lizartza, maramara* taldearen zuzendaria.  

Mintzanetek eta Eusko Ikaskuntzak kolaborazio hitzarmena sinatu dute

Gaur, maiatzak 23, Mintzanetek eta Eusko Ikaskuntzak kolaborazio hitzarmena sinatu dute. Donostiako Miramar Jauregian maramara* taldearen zuzendaria, Ritxi Lizartza, eta Eusko Ikaskuntzako zuzendaria, Arrate Arin, bildu dira. Elkarrekin egingo ditugun proiektuen berri emango dizuegu. Adi egon!  

‹ Previous Posts Next posts›