Mintzanet

Mariaje Barandiaran, bidelaguna: “Oso esperientzia polita da”

Mariaje Barandiaran Donostian bizi da eta bidelaguna da Mintzaneten. Donostiako emakume batekin eta Uruguaiko gizon batekin hitz egiten du hilero. Hemen duzue bere esperientzia.

, ,

Daniel Blanco: “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”

Daniel Blanco duela 26 urte jaio zen Barakaldon. Gaur egun, Portugaleten bizi da. Euskaltegian euskara ikasten ari da, baina euskara praktikatzeko erreminta bat behar zuen, hortik kanpo aritzeko. “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”, azaldu du Danielek. Bere ustez, proiektua “berritzailea” eta “oso interesgarria” da, “gure garaiari ondo egokitua”. [...]

, ,

Karmele Jaio idazleak eta Konstantzako unibertsitateko ikasleek euskal kontagintza modernoa aztertu dute

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Karmele Jaio idazleak eta Konstantzako (Alemania) unibertsitateko ikasleek euskal kontagintza modernoa aztertu zuten, Dani Escribano irakurlearen laguntzarekin.  

, , ,

Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Berlingo Freie unibertsitateko ikasleak zinema eta literaturari buruz

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Oraingo honetan Arantxa Urretabizkaia eta Berlingo Freie unibertsitateko ikasleen saioa duzue. Zinema eta literaturari buruz aritu ziren Irati Elorrieta irakurlearen laguntzarekin.  

, , ,

Izaskun Arrieta bidelaguna eta María López de Vicuña eta Christian Etxeberria bidelariak, Euskadi Irratian

Izaskun Arrieta bidelaguna eta María López de Vicuña eta Christian Etxeberria bidelariak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan elkarrizketatu dituzte. Oso interesgarria da kontatu dutena. Hemen, esteka.

,