Alfredo Laborde, bidelaria: “Mintzanetek beldurra galtzen eta euskaraz naturaltasunez hitz egiten laguntzen dit”

Alfredo Laborde duela 45 urte jaio zen Argentinan eta birraitona Donostiakoa izateak euskara ikasteko grina piztu dio: “Arbasoak euskaldunak zirelako eta hizkuntza zoragarria iruditzen zaidalako ikasten hastea erabaki nuen”.

Mintzanet_Laborde

Ikaskide baten bitartez ezagutu zuen proiektua eta orain bidelaria da: “Oso pozik nago programa honetan parte hartzeagatik”. Bere bidelaguna Rafa Retegi da, Igantzikoa eta Alfredo oso pozik dago berarekin: “Saio bakoitzean bere ezaguerak, denbora eta adiskidetasuna ematen dizkit, lagun on bat aurkitu dut”.

Ikasle izateaz gain, “Euskara Munduan” ekimenaren partaidea da eta egunen batean irakasle izatea gustatuko litzaioke. Gainera, euskal abizenei buruzko hitzaldiak eman izan ditu bere hirian eta baita zonaldean ere. Baina oraindik amets bat du betetzeke: “Euskara maila hobea dudanean, Euskal Herria ezagutzera joango naiz, irrikatzen dudan bidaia egingo dut”.

Mintzanet_Alfredo

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude