Alicia Aguirre bidelaria hil da eta Mendozako euskal etxeak omendu du

Alicia Aguirre Mendozako (Argentina) Denak Bat euskal etxean omendu dute, haren ezusteko heriotzatik hilabete eskas igaro denean. Euskal etxe horretako lehendakari izan zen eta diasporan lan handia egin du euskal komunitatearen alde.

Mintzanet proiektua 2013. urtean martxan jarri genuenean, bidelari gisa eman zuen izena eta urtebetez euskara praktikatzen aritu zen Lazkaoko Joxe Mari Allur bidelagunarekin.

Berari buruzko artikulua idatzi dute www.euskalkultura.com atarian.

Mila esker, Alicia.

alicia-aguirre
Alicia Aguirre bere Euskal Etxeko gazteek inguratuta, www.eukalkultura.com ataritik hartutako irudia

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude