Amaia Garate bidelagunak eta Alma Hidalgo bidelariak elkar ezagutu dute

Amaia Garate (Azpeitia, 1992) bidelagunak eta Alma Hidalgo (Mexiko, 1971 -Iruñean bizi da-) bidelariak elkar ezagutu dute. Astero Internet bidez aritzen dira euskaraz , baina oraingo honetan aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute.

“Mintzaneti esker, Almarekin sortutako harremana izugarri polita eta aberatsa da. Ilusio handia egin dit bera ezagutzeak eta hemendik aurrera horrelako plan asko egingo ditugula uste dut”, azaldu du Amaiak.

Bestalde, Almak Amaiari eskerrak emateko probestu zuen: “Eskertuta nago Mintzanetekin eta Amaiarekin, noski! Eta zer polita eta jatorra den!”, gehitu du.

Alma eta Amaia, eskerrik asko argazkiak partekatzeagatik!

Alma Hidalgo bidelaria eta Amaia Garate bidelaguna
Alma Hidalgo bidelaria eta Amaia Garate bidelaguna

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude