Ana Isabel Ispizua bidelagunak eta Esti Castaño bidelariak aurrez aurre ezagutu dute elkar!

Saskibaloiko Erreginaren Kopa jokatu dute asteburu honetan Gasteizen eta, Ana Isabel Ispizua gernikarra eta Esti Castaño gasteiztarra bertan elkartu dira.

Ana Isabel Lointek taldea animatzera joan zen eta Esti, berriz, saskibaloi jokalari-ohia denez, partiduaz gozatzera joan zen. Astero euskara praktikatzeko pantailaren aurrean ikusten dute elkar eta oraingoan, aurrez aurre egoteko aukera izan dute. Aupa zuek!

Esti Castaño eta Ana Isabel Ispizua

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude