Andrea Bella: “Nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Andrea Bellak 35 urte ditu eta Uruguain bizi da. Urrun dago, baina ongi ezagutzen du Euskal Herria. Eta, batez ere, euskara. Andereño honek kasualitatez ezagutu zuen euskal kultura: lagun batzuek Euskal Etxe batera gonbidatu zuten, eta, han, maitemindu egin zen euskal dantzekin. Geroztik, jakin-min handia izan du euskal kulturaren inguruan, eta, orain, euskaraz mintzatzeko gai da, nahiz eta ez berak, ezta bere familiak ere, harremanik ez izan euskararekin. “Euskara ikasten hasi nintzen, eta, iaz, 1. mailako proba egin nuen. Orain, neure kabuz ari naiz, liburuekin eta lagunekin. Ahal dudana egiten dut”, azaldu digu Andreak. Bere ezaguerak direla eta, Uruguaiko hainbat euskal etxetan irakasle-lanetan ari da.

Gainera, Mintzaneten bidelari ere bada; Muxikako Aniceto Ajuriagogeaskoarekin jarduten du. “EiTBren webgunean izan nuen proiektuaren berri, eta oso ona dela uste dut. Anicetorekin oso ondo moldatzen naiz, eta asko lagundu dit”, adierazi digu. Horregatik, lagunei gomendatu die Mintzanet ekimena: “Lagun bat ari da, eta oso pozik dago”.

Eta nola erabiltzen du Andreak euskara Uruguaiko bere eguneroko bizitzan? Erraza ez dela aitortu du. “Nire herrian, euskaraz hitz egitea zaila denez, ahal bezala praktikatzen saiatzen naiz. Adibidez, nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak, eta familiari hitz batzuk irakasten saiatzen naiz; batez ere, alaba Micaelari eta nire ahizpari. Azkenaldi honetan, Euskal Herriko lagunekin euskaraz komunikatzea errazagoa da, WhatsAppi esker”, esan digu Andreak.

‘Euskadi Irratia’

‘Argia’

‘Gaur 8’

Andrea Bella Uruguaiko bidelaria
Andrea Bella Uruguaiko bidelaria
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude