Aniceto Ajuriagogeaskoa, bidelaguna: “Nik beti eduki dut gogoa euskaraz ikasi nahi duenari laguntzeko”

Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikakoa da eta 68 urte ditu. Bera euskaldun jantzia da eta bidelagun gisa euskara praktikatu nahi duten hiru pertsonei laguntzen die: Andrea Bella Uruguaikoari, Micah Martin Ipar Amerikakoari eta Oriol Cardus katalanari. “Poz handia ematen du kanpoko jendea gugana gerturatzen ari dela jakiteak”, aitortu digu Anicetok.

Mintzaneten euskara praktikatzen laguntzen hasi zenetik hiru urte pasatu dira eta bere hitzetan, beste herrialde batzuetakoekin hitz egiteko aukera ezinhobea da Internetek ematen duena. Gainera, berak laguntzeaz gain, berari ere laguntzen diote, Micah-k ingelesa praktikatzen eta Oriolek, berriz, katalana.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude