Aniceto Ajuriagogeaskoa: “Bidelariak gogotsu ari dira, eta horrek ni animatzen nau”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Aniceto Ajuriagogeaskoa duela 68 urte jaio zen Muxikan (Bizkaia). Irakasle bezala lan egin du. Eta orain ere, pozik jarraitzen du jendeari laguntza eskaintzen.

Andrea eta Aniceto 2

Mintzaneten duela urtebete eman zuen izena, eta gustura dabil bere bidelariekin. Bi pertsonekin ari da une honetan: Montevideoko (Uruguai) Andrea Bellarekin (irudian berarekin dago), eta Seattleleko (AEB) Micah Martinekin. “Prentsaren bidez izan nuen proiektuaren berri, eta nahiz eta hasieran pertsona batzuek huts egin, orain, Andrea eta Micah-rekin gustura ari naiz. Ondo moldatzen naiz biekin. Gogotsu ari dira, eta horrek ni animatzen nau”, azaldu du Anicetok.

Bakoitzarekin metodo desberdinak erabiltzen ditu: “Andrearekin, liburu bat irakurri eta gero komentatzen dugu. Micah-rekin, berriz, euskaraz eta ingelesez egiten dugu, berak euskara ikasi nahi baitu eta nik ingelesa”.

Anicetoren ustez, proiektu honek bidelariei laguntzeko aukera ematen du, eta horregatik “haien ahalegina baloratuz, norbera ere animatzen da, eta hizkuntza berri bat ikastea zaila dela konturatzen zara”.

Gainera, batzuetan mezuak elkarri bidaltzen dituzte: “dituzten egunerokoak igorri dizkidate, gero horietaz hitz egiten dugu, eta horrela konturatzen naiz zein diren akatsik nabarmenenak”, esan du Anicetok.

 

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude