Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu egin zen. Orain bere bizitza euskaraz egiten du ahal duen neurrian, eta Euskal Herrira hiru aldiz etorri da. Azkeneko bidaia honetan Aniceto bere bidelaguna ezagutzeko aprobetxatu du.

Gainera, ‘Argia’ aldizkarian elkarrizketatu dute. Hemen duzue esteka.

Aniceto Ajuriagogeaskoa eta Andrea Bella
Aniceto Ajuriagogeaskoa eta Andrea Bella
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude