‘-ARENA’ atzizkiaren erabilera okerra

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

-arena

Batzuetan, alferrik eransten zaio ‘-arena’ atzizkia aditz izenari.

Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitearena, esaterako*

Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitea, esaterako.

Aitzindaria izatearena ez zait askorik gustatzen*

Aitzindaria izatea ez zait askorik gustatzen.

Erantsita daukazue IKAGasteiz euskaltegiak osatutako Baliabide Informatikoen Bilduma: terminologia, hiztegiak, zalantzak, argibideak, itzulpenen datu-baseak, dokumentu-ereduak…(eguneratua)

 

Poesia

 

Miraria gauzatu da berriro:

ezin ederragoak dira

etxeko leihoetatik ikusten diren

zuhaitz loratu berriak

eta garrantzi handikoak

poesia baino

askoz garrantzitsuagoak noski

esan ala ez esan

idatzi ala ez idatzi

halaxe da eta esanda dago guztia

pozik nago udaberria heldu delako

eta besterik ez

kontsolamendu handia baita

ulertu nahi ez duenarentzat

ulertu ahal duenarentzat

ulertzeko beharra duenarentzat

eta hitz hauek ez dute inporta

lore zuriak, lore zuriak…

 

Argia, Lurra, zuhaitza, zerua

Jon Gerediaga

Inocencio Goikuria

Artea

Hiru hanketan zutik

Mendazako hiru hankako artea dago Europako Urteko Zuhaitza izendapena lortzeko hautagaien artean. Adituen arabera, 1.200 urte ditu arte berezi horrek. Bi herritarrek metalezko eraztuna paratu zioten 2000an, eror ez zedin

Iker Tubia. Berria

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude