Aritz Etxabe, bidelaria: “Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”

Irlandako enpresa teknologiko bateko estrategia arduraduna da Aritz Etxabe (1988), eta hain zuzen ere Dublinera joaterakoan sortu zitzaion euskara berreskuratzeko premia: “Azken sei urteak atzerrian eman ostean, herrimina sortu zitzaidan eta ingelesa zein gaztelania hainbeste erabili eta gero, pentsatu nuen euskararen garaia zela!”

Mintzapraktika saioak bilatzen hasi eta Mintzanetekin egin zuen topo Internet bidez. Bidelari izateko izena eman, eta Sopelan bizi den Ander Gonzalezekin elkartu genuen. Astero ordubetez aritzen dira berriketan, eta oso harreman ona sortu dute. Bera aurrez aurre ikusteko irrikan dago: “Oraindik Covid-arekin ezin izan dugu garagardorik hartu baina ziur nago hori egingo dugula egoera hau bukatzen denean”.

Bizitzen ari den esperientzia “kristona” dela iritzi du: “Euskara praktikatzeko modu ezin hobea da, eta gainera jende jatorra eta interesgarria ezagutzeko aukera ematen dizu. Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude