Artikulu zehaztugabeak: bata, bestea, batzuk

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Euskaltzaindiaren arauak

BATA, BESTEA, BATZUK…

Gaurko saioaren helburua bata eta bestea artikulu zehaztugabeez aritzea da (jatorriz zenbatzaileak). Artikulu zehaztugabeak bi forma dauzka: bata singularrerako (bat) eta bestea pluralerako (batzuk).
     • Singularra: BAT (Gizon bat)
     • Plurala: BATZUK (Gizon batzuk)

BAT hitzak bi deklinabide-mota ditu:

1. BATA deklinabide mugatuari dagokionean erabiltzen da, BESTE hitzari kontrajarria agertzen denean soilik.
Bata etorri da; bestea, ordea, ez (ezagunak dira, badakigu nor diren).


2. Deklinabide mugagabea (BAT), gainerako kasuetan erabiltzen da.
Batek esan du hori (mugagabea, ez dakigu nor den bat hori).

 

Kasua

Mugagabea

Mugatua

Plurala

Nor

Bat

Bata

Batzuk

Nork

Batek

Batak

Batzuek

Nori

Bati

Batari

Batzuei

Noren

Baten

Bataren

Batzuen

Norentzat

Batentzat

Batarentzat

Batzuentzat

Norekin

Batekin

Batarekin

Batzuekin

Zerez

Batez

Bataz

Batzuez

Non

Batean, baten

Batean

Batzuetan

Nongo

Bateko

Bateko

Batzuetako

Nora

Batera

Batera

Batzuetara

Nondik

Batetik

Batetik

Batzuetatik

Erabilera okerrak dira, hortaz:
batetan (egun batetan),
batetako (herri batetako),
batzu (lagun batzu etorri dira),
batzutan (egun batzutan)…

ARIKETAK
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/bata_bestea.htm
http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/batzuk.htm

 

Poesia

BURUtaPENAK: 5h49 (XI)

goizalba euritsuan

esnatu eta jeiki naiz

eta ibili naiz

gora eta behera etxe lokartuan

 

eta gogora etorri zait

zenbatek ote dakien

batzuek hamarkadak daramatzatela

bederatzi metro karratuko gela batean itxita

egunean hiruzpalau orduz soilik

patio itxi estu zikin batera ateratzen

(hileroko aurrez aurreko neurtuez gain)

lagunak eta senideak

astean berrogei minutuz

kristal bat tarteko ikusten

ezin elkar besarkatuz

astean bost (eta orain zortzi) minutuko

zortzi dei egiteko aukera besterik ez dutela

(ordenagailu internet mugikorrik gabe)

eta gogora etorri zait

ez garela denak erotu

(batzuk bai)

eta erotu ez garenok

infernu horretatik aterata ere

zoriontsu garenean ere

entzuten dugula gure baitan

oraindik barruan su eztitan

egosten dauzkaten horien lanturu

mutua

elurrik gabeko goizalba honetako

etxe lokartuan

ene urratsak bezain

M. A.

Oharra: iragan astean, konfinamendu garaion, Katea izenburua zeraman proposamena jaso nuen e-postaz. Honela hasten zen:

Lagun maitea,

Elkartruke kolektibo, aberasgarria hasteko ekimena duzu hau. Mesedez, bidali testu labur bat (bertsoa, olerkia edo esaldia)…Pizgarria izango delakoan…

Elkarren arteko testuak trukatzea zen ekimenaren xedea. Harrezkero, testu batzuk jaso ditut. Irakurri duzuna horietako lehena da.

Mikel Asurmendi

Argia

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude