Gertatuko direnak nola adierazi?


Euskara hobetzen Artikulua Zinta Euskara hobetzen Euskara hobetzen Gertatuko direnak nola adierazi Aurrerapen, aurreikuspen, asmo edo proiektuez mintzatzen garenean, etorkizuneko aditz-formak erabiltzen ditugu. -> KO Etorkizuneko gauza asko ziurtzat jo daitezke. Oraindik jazo ez badira ere, ez dagoenean atzera egiterik erabiltzen dugu: –      Realak eta Eibarrek igandean jokatuKO dute aurtengo bigarren derbya, Anoetan. –      Ostegunean … Jarraitu irakurtzen Gertatuko direnak nola adierazi?

Asier Rodriguez: zergatik Mintzanet?


Asier Rodríguez Aparicio (1992) bidelaguna da Mintzaneten. Bilbotarra bada ere, lan kontuengatik Bartzelonan bizi da gaur egun eta bertatik ari da euskara praktikatu nahi dutenekin saioak hitzartzen. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Niretzat Mintzanetek daukan gauza garrantzitsuena da euskara maila mantentzen jarraitzeko aukera ematen dizula”.

Ukazio bikoitza (ez… ezer ere EZ)


Euskara hobetzen Aipua Azken hitza euskaraz Euskara hobetzen Euskara hobetzen Ukazio bikoitza (ez… ezer ere EZ) Ez dut ezer ere EZ ikusi (“estot esebes ikusi”, mendebaleko ahoskera batean; mendebalean du gertakari honek indarrik handiena). Ez da etorri inor ere EZ (“esta etorri iñorbes”, mendebaleko ahoskera batean). Ez du egin inork ere EZ (“estau eiñ iñopes”, mendebaleko ahoskera batean). … Jarraitu irakurtzen Ukazio bikoitza (ez… ezer ere EZ)

Monika Agirre, bidelaria: “Komenigarriak dira horrelako plataformak; nire euskara hobea da”


Monika Agirre (Bilbo, 1964) bidelaria da Mintzaneten. Lagun bati esker ezagutu zuen proiektua, eta parte hartzen hasi zenetik astean behin elkartzen da bere bidelagunarekin, Azpeitiko neska batekin. “Oso harreman ona daukagu, elkarrizketak oso dinamikoak dira”. Izan ere, Monikarentzat euskara zerbait “oso garrantzitsua” da: “Nire lanerako eta nire bizitzan, oro har”. “Ikasten ari naiz. Mintzaneti esker … Jarraitu irakurtzen Monika Agirre, bidelaria: “Komenigarriak dira horrelako plataformak; nire euskara hobea da”

Nola idatzi behar da “EZKERO” proposizioa?


Euskara hobetzen Artikulua Artea Euskara hobetzen   Euskara hobetzen Ezkero Ez da buruhauste gutxien ematen duena “ezkero” posposizioa. Idazteko orduan esan nahi dut. Jakina denez, hiru esaldi-mota egiteko erabiltzen dugu euskaraz “ezkero” posposizioa: Batetik, baldintzazko perpausak egiteko. Bestetik, kausalak egiteko. Eta, azkenik, denbora-perpasuak egiteko. Hiru esaldi-mota, beraz, “ezkero” erabiltzeko. Baina, nola idatzi? Zer dio Euskaltzaindiak? Hiru ohar egin ditu Euskaltzaindiak: -> Batetik, … Jarraitu irakurtzen Nola idatzi behar da “EZKERO” proposizioa?

WhathApp bidez erabiltzaileen arteko harremana indartuko du Mintzanetek


Teknologia berrietara egokitzen jarraitzen du Mintzanet proiektuak. Hala, euskara on line eta doan praktikatzeko modua eskaintzen duen egitasmoak bertan parte hartzen duten pertsonei harremanetan egoteko bide berri bat zabalduko die: WhatsApp-a. Bidelagunek eta bidelariek elkarren berri izan eta euskara praktikatzen jarrai dezaten, komunitate birtual bat sortu dugu. Hartu-eman zuzenagoa eta erabiltzaileek beraien esperientziak are eraginkorrago partekatzeko … Jarraitu irakurtzen WhathApp bidez erabiltzaileen arteko harremana indartuko du Mintzanetek

Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?


Kandido Eizagirre (1947), Arantza Garaialde (1951) eta Idoia Agirre (1959) donostiarrak bidelagunak dira Mintzaneten. Beren bidelariekin on line saioak egiten dituzte hutsik egin gabe eta haiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, baita proiektu hau kudeatzen dugunoi ere. Mintzanetek beraientzat zer suposatzen duen galdetu diegunean, munduko edozein tokitan dauden parte hartzaileekin harremanetan jartzeko eta euskara praktikatzeko … Jarraitu irakurtzen Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?

Nola esan ‘me gustas’ euskaraz?


Euskara hobetzen Pasartea Zinema euskaraz Euskara hobetzen Nola esan me gustas euskaraz? Mugikorrean instalatuta dudan Itzultzaile automatikoak hau eman dit: Gustatzen zaitzaizkit. Nola adierazten diogu norbaiti gustuko dugula? Izan ere, ze zaila egiten zaigun batzuetan, ezta? Lotsa dela, beldurra dela… Ba lasai, hemen gatoz laguntza ematera! Zuk nola egiten duzu hori? Nola adierazten diozu gustuko … Jarraitu irakurtzen Nola esan ‘me gustas’ euskaraz?

Edurne Gaston, bidelaguna: “Aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe, euskara bertatik bertara!”


Edurne Gastonek (Andoain, 1982) Twitterren bidez izan zuen Mintzaneten berri eta bere denbora librearen zatitxo bat bidelagun izatera bideratzea erabaki zuen. Edurnerentzat euskara “pentsatzeko eta sentitzeko” modu bat da, “euskaldun egiten gaituena”. Proiektu hau “Mintzalagunaren bertsio modernoa” dela esan dio galdetu dionari: “Interesgarria da, eta bizi dugun mundu globalizatuaren beharrei irtenbide bikaina!”, azpimarratu du. Astero … Jarraitu irakurtzen Edurne Gaston, bidelaguna: “Aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe, euskara bertatik bertara!”

Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Elkarrizketa Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez Nortaz, zertaz, zerez deklinabide kasuko atzizkia ez da –etaz euskara batuan. Pluralean –ez da, Mugagabean, berriz, -z edo -ez, hitza bokalez edo kontsonantez amaitzen den. ez  bai jokalaritaz jokalariz [mugagabea] jokalarietaz jokalariez [plurala] bi artistataz bi artistaz … Jarraitu irakurtzen Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez