Amaia Alberdi, bidelaguna: “Mintzanetek izugarrizko malgutasuna eman dit”

Amaia Alberdi Azpeitian jaio zen 1996. urtean. Une honetan, Ingurugiroaren Agrobiologiako master bat ikasten ari da.

Aspalditik izan du buruan horrelako proiektu batean partea hartzea, baina ordutegi oso aldakorra dauka. Horregatik, Mintzanet oso aproposa iruditu zitzaion ikasketak eta praktikak uztartu ahal izateko.

Gehiago irakurri “Amaia Alberdi, bidelaguna: “Mintzanetek izugarrizko malgutasuna eman dit””

Maiatzaren 28an jendaurrean hitz egiten ikasteko lantegia

Maiatzaren 28an (19.00etan) Toastmaster Bilbo Klubak eta Darabilbo euskara elkarteak jendearen aurrean hitz egiteko gakoei buruzko tailer bat eskainiko dute. Euskaraz izango da ikastaroa, doan eta publiko aurrean hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duenarentzat pentsatuta dago.

Gehiago irakurri “Maiatzaren 28an jendaurrean hitz egiten ikasteko lantegia”

Dylan Inglisek Arrotegiko egoiliarrak aurrez aurre ezagutu ditu!

Dylan Inglisek (Erresuma Batua, 1998) euskara urte eta erdian ikasi du, eta ez hori bakarrik; xibereraz eta bizkaieraz mintzatzeko gai ere bada. Bide horretan, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen, eta bizkaiera praktikatzeko helburuarekin, Busturian (Bizkaian) dagoen Arrotegi egoitzako hainbat pertsonekin harremanetan jarri genuen. Ordutik, astearte goizero egiten ditu bizkaiera praktikatzeko saioak.

Gehiago irakurri “Dylan Inglisek Arrotegiko egoiliarrak aurrez aurre ezagutu ditu!”

‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian

Euskadi Irratiko Faktoria saioan, ‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu. Bertan, Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak eta Ainhoa Fernandez, Matia Fundazioko Euskara lantaldeko partaideak Manu Etxezortu irrati-esatariaren galderei erantzun diete.

Gehiago irakurri “‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian”

Gasteizko EHUko kanpusean Mintzaneten berri eman dugu!

Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintzako ikasleei Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu diegu. Aurkezpenean Dylan Inglis kideak hartu du parte, eta ikasleak gustura aritu dira bere azalpenak entzuten.

Gehiago irakurri “Gasteizko EHUko kanpusean Mintzaneten berri eman dugu!”

Joxe Mari Allur eta Ainara Maia 2018ko Aipamen Berezia eta Bidelagun Onena

Joxe Mari Allur (Lazkao, 1944) eta Ainara Maia (Irun, 1976) elkartu genituen azken Mintzanet Egunean. Izan ere, Maia 2018ko Bidelagun Onena da eta Allurrek Aipamen Berezia jaso zuen. Bi bidelagunek haien esperientzia azaldu ziguten eta baita hunkitu ere!

Gehiago irakurri “Joxe Mari Allur eta Ainara Maia 2018ko Aipamen Berezia eta Bidelagun Onena”