Leioako EHUko Hezkuntza fakultatean Mintzanet aurkeztu dugu!

Azaroaren 28an Leioako EHUko Hezkuntza  fakultatera joan ginen Mintzanet aurkeztera. Gure egitasmoa zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu genien bertaratu ziren ikasleei, tartean, Poctefa proiektuko Bordeleko ikasleak ere ikus-entzuleen artean zeuden. Ondoren, Dylan Inglis 20 urteko gazte ingelesarekin konexioa egin genuen. Berak euskara nola ikasi duen eta Mintzanet proiektuak zertan laguntzen dion kontatu zuen. Amaitzeko, Zorroaga Adinekoen egoitzan bizi den Pilar Iragorriren bideoa ikusteko aukera izan zuten. Continue reading “Leioako EHUko Hezkuntza fakultatean Mintzanet aurkeztu dugu!”

V. Mintzanet Sariak: bidelariak eta bidelagunak elkartzeko aitzakia

Ainara Maia (Irun, 1976), Peio Duzan (Frantziako Tolosa-Estrasburgo, 1985) eta Joxe Mari Allur (Lazkao, 1944) izan ziren Mintzanet Eguneko protagonistak. Donostiako Tabakalerako Kutxa Plazan eman genituen V. Mintzanet Sariak. Ekitaldi xumea eta hunkigarria izan zen.

Continue reading “V. Mintzanet Sariak: bidelariak eta bidelagunak elkartzeko aitzakia”

Mintzaneteko lantaldea Euskaraldiarekin bat!

Azaroaren 23a da eta hasi da Euskaraldia. Mintzaneteko lantaldeko kideok (Ritxi Lizartza -proiektu burua-, Amaia Etxepeteleku -diseinatzailea-, Mikel Galdeano -informatikaria-, eta Ainara Loiarte eta Cristina Tapia -koordinatzaileak-) parte hartuko dugu ariketa sozial honetan ahobizi eta belarriprest gisa. Eta abenduaren 4an tinko jarraituko dugu!

Continue reading “Mintzaneteko lantaldea Euskaraldiarekin bat!”

Roman Zurutuza, bidelaria: “Mintzanet berritzailea, baliagarria eta garrantzitsua da”

Roman Zurutuza (Alicante, 1973) inbertsio analista bidelaria da Mintzaneten. Londresen bizi zenean izan zuen Mintzaneten berri: “Maider Belloso zen gure euskara irakaslea Londresko Euskal Etxean, eta astero elkartzen nintzen berarekin euskara praktikatzeko. Bera Euskal Herrira itzuli zenean, Mintzaneten bidez egitea proposatu zidan”. Continue reading “Roman Zurutuza, bidelaria: “Mintzanet berritzailea, baliagarria eta garrantzitsua da””

Gasteizko EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean Mintzanet aurkeztu dugu!

Azaroaren 20an Gasteizko EHUko Hezkuntza eta Kirol  fakultatera joan ginen Mintzanet aurkeztera. Bertaratu ziren ikasleei Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu ondoren, Dylan Inglis 20 urteko gazte ingelesarekin konexioa egin genuen. Berak euskara nola ikasi duen eta Mintzanet proiektuak zertan laguntzen dion kontatu zien bertaratutakoei. Amaitzeko, Zorroaga Adinekoen egoitzan bizi den Pilar Iragorriren bideoa ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Eskerrik asko, guztiei eta, bereiziki, Dylani!

Continue reading “Gasteizko EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultatean Mintzanet aurkeztu dugu!”

Patrizia Telletxea, bidelaguna: “Eremu ez eskaldunetan bizi diren euskaldunei aukera hau ematea ezinbestekoa dela iruditzen zait”

Patrizia Telletxea (Azkain, 1976) irakaslea da. Sare sozialen bidez Mintzaneten berri izan zuen eta proiektu “ederra” iruditu zitzaion: “Alde batetik, euskarari bertze eremu bat gehiago zabaltzen diolako eta, bertze aldetik, munduko edozein euskalduni euskara praktikatzeko aukera ematen diolako”. Continue reading “Patrizia Telletxea, bidelaguna: “Eremu ez eskaldunetan bizi diren euskaldunei aukera hau ematea ezinbestekoa dela iruditzen zait””

Mintzanet Bilboko Txurdinaga ikastetxean aurkeztu dugu!

Azaroaren 5ean Bilboko Txurdinaga ikastetxera joan ginen. Bertako ikasleek Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Zuzeneko bi konexio egin genituen bi erabiltzailerekin: Dylan Inglis eta Amaia Etxepeteleku. Eskerrik asko! Continue reading “Mintzanet Bilboko Txurdinaga ikastetxean aurkeztu dugu!”

Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!

Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelguna eta Igone León (Bilbo, 1993) bidelaria elkarrekin egon dira udan Donostian. Ia duela bi urte hasi ziren Mintzaneten, eta geroztik Maialenek Beratik (Nafarroa) eta Igonek Varsoviatik (Polonia) astero euskaraz hitz egiten dute. Eskerrik asko, bikote! Continue reading “Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!”

Naiara Alberdi, bidelaguna: “Euskaraz mintzatzeko aukeraz gain, jendea ezagutzeko ere balio du!”

Naiara Alberdi (Zumarraga, 1982) bidelaguna administraria da. Lanetik etxera bidean, Arrate Irratian izan zuen Mintzaneten berri lehenengo aldiz eta izena ematea erabaki zuen: “Proiektua ideia bikaina da, eta gaur egungo egoerara erabat egokitzen dela iruditzen zait”. Continue reading “Naiara Alberdi, bidelaguna: “Euskaraz mintzatzeko aukeraz gain, jendea ezagutzeko ere balio du!””