Tinko euskara elkarteak 20 urte bete ditu


Tinko euskara elkarteak 20 urte bete ditu, 20 urte zinea euskaraz eskaintzen. Hori ospatzeko, urriaren 15ean (asteazkena) prentsaurreko eta hamaiketako bat antolatu dute. Ibilbide luzean funtsezkoak izan diren bi lagunei esker ona adierazteko sari banaketa egingo da, aurkezpen txiki baten ostean.

Leipzig-eko ikasleak Iñaki Martinez de Luna irakaslearekin hizkuntza politiken inguruan


‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, Universität Leipzig-eko ikasleak ikusi ahal dira Iñaki Martinez de Luna irakaslearekin. Euskal Herriko hizkuntza politiken inguruan hitz egin zuten Unai Lauzirika irakurlearen laguntzarekin.

Bartzelonako Universitat Autònomako ikasleak Itxaro Borda idazlearekin bere lanaren inguruan aritu dira


‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, Bartzelonako Universitat Autònomako ikasleek Itxaro Borda idazlearekin izan zuten elkarrizketa jaso dugu. Bertan, ‘% 100 Basque’ liburuaren inguruan aritu ziren, Aritz Galarraga irakurlearen laguntzarekin.