Tinko euskara elkarteak 20 urte bete ditu


Tinko euskara elkarteak 20 urte bete ditu, 20 urte zinea euskaraz eskaintzen. Hori ospatzeko, urriaren 15ean (asteazkena) prentsaurreko eta hamaiketako bat antolatu dute. Ibilbide luzean funtsezkoak izan diren bi lagunei esker ona adierazteko sari banaketa egingo da, aurkezpen txiki baten ostean.

Leipzig-eko ikasleak Iñaki Martinez de Luna irakaslearekin hizkuntza politiken inguruan


‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, Universität Leipzig-eko ikasleak ikusi ahal dira Iñaki Martinez de Luna irakaslearekin. Euskal Herriko hizkuntza politiken inguruan hitz egin zuten Unai Lauzirika irakurlearen laguntzarekin.

Bartzelonako Universitat Autònomako ikasleak Itxaro Borda idazlearekin bere lanaren inguruan aritu dira


‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, Bartzelonako Universitat Autònomako ikasleek Itxaro Borda idazlearekin izan zuten elkarrizketa jaso dugu. Bertan, ‘% 100 Basque’ liburuaren inguruan aritu ziren, Aritz Galarraga irakurlearen laguntzarekin.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’: Poznaneko ikasleak Eider Rodriguez idazlearekin literaturi buruz aritu dira


‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, apirilaren 11ko saioa. Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz unibertsitateko ikasleak Eider Rodriguezekin, idazle eta irakaslearekin, literatura eta itzulpengintzari buruz aritu ziren; Amaia Donés (irakurlea) laguntzarekin. … Jarraitu irakurtzen ‘Euskal Sortzaileak Sarean’: Poznaneko ikasleak Eider Rodriguez idazlearekin literaturi buruz aritu dira

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ egitasmoaren lehenbiziko bideoa: Parisko Sorbonako ikasleak Iván Igartua EHUko irakaslearekin euskararen historiaren inguruan aritu dira


‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei. Hemen, lehenbiziko saioa duzue (apirilak 4). Bertan, Parisko Université Sorbonne Nouvelle III-ko ikasleak Iván Igartuarekin (hizkuntzalaria eta EHUn eslaviar filologiako irakaslea) aritu ziren. Euskararen historiari … Jarraitu irakurtzen ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ egitasmoaren lehenbiziko bideoa: Parisko Sorbonako ikasleak Iván Igartua EHUko irakaslearekin euskararen historiaren inguruan aritu dira

‘Uda honetan, Mintzanet!’


Uda iritsi da. Aisiarako denbora gehiago dugun sasoi honetan proposamen bat luzatu nahi dizu Mintzanetek: egin zaitez bidelagun.

Mintzanet, EKEn


Mintzaneten inguruan idatzi dute Euskal Kultur Erakundearen webgunean. Eskerrik asko!

Andrea Bella, bidelaria: “Nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak”


Andrea Bellak 35 urte ditu eta Uruguain bizi da. Urrun dago, baina ongi ezagutzen du Euskal Herria. Eta, batez ere, euskara. Andereño honek kasualitatez ezagutu zuen euskal kultura: lagun batzuek Euskal Etxe batera gonbidatu zuten, eta, han, maitemindu egin zen euskal dantzekin. Geroztik, jakin-min handia izan du euskal kulturaren inguruan, eta, orain, euskaraz mintzatzeko gai … Jarraitu irakurtzen Andrea Bella, bidelaria: “Nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak”