Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute


Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu … Jarraitu irakurtzen Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute

Marijoxe Azurtza, bidelaguna: “Saioak atseginak eta pozgarriak dira”


Marijoxe Azurtza Donostian jaio zen duela 36 urte, eta irakaslea da. Egun batean, Euskal Kultura Erakundearen (EKE) webgunean Mintzaneti buruzko testu bat irakurri zuen. Zalantzarik gabe, izena eman zuen, eta geroztik astero-astero bere bidelariarekin hitz egiten du. Bere ustez, proiektua «txukuna» da, batez ere, parte hartzen duten bi pertsonak «hitzekoak eta, hitzekoak izanik, hiztunak izanik».

Antxon Quiroga, bidelaria: “Mintzanet oso erabilgarria da euskara ikasten ari direnentzat”


Antxon Quiroga Errenterian jaio zen, duela 65 urte. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta bertan bidelari gisa hartzen du parte. Bere ustez, proiektua «oso ona» da euskara ikasten ari direnentzat, eta, batez ere, «oso erabilgarria». «Oso ondo dago euskara zabaltzeko», gaineratu du.

Elisabet Etchegaray, bidelaria: “Euskaldunek euskara barneratzen laguntzen didate”


Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik du gustuko Mintzanet. «Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen», esan digu Elisabetek.

Pili Larrañaga, bidelaguna: “Ez da asko kostatzen, eta aukera ederra da praktikatzeko arazoak dituztenentzat”


Pili Larrañaga Soraluzen jaio zen 1950ean. Orain erretiratua dago, baina hezkuntzaren arloan lan egin du bizitza osoan. Donostian bizi da, eta hain justu hiriburuko San Telmo museoan izan zuen Mintzaneten berri, ‘Badu bada’ erakusketaren aurkezpenean, alegia.

Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak


Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira I. Mintzanet sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Bagera Elkarteak Mintzodromoa antolatu du, eta urte osoan egin dugun bezala Internet bidezko saioak prestatu ditugu.                   Gaur, Mintzanet proiektuak urte bat bete du, horregatik I. Mintzanet Sariak banatu ditugu. Bidelagun … Jarraitu irakurtzen Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak