Baitu, baikara, bainaiz

Euskara hobetzen

BAITU, BAIKARA, BAINAIZ 

Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia
idatziko 

dugu:

bainaiz, baikara, baitoaz, eta abar, eta ez 

*bai(t) naiz, *bai(t) gara, *bai(t) doaz, eta abar.

Bait atxikirik idazteari hainbatek ikusten dion
eragozpenik larriena, aditzari lotzean gertatzen 

diren letra ezabatzeak edo
aldaketak dira. Baina lotura legeok aski errazak dira:

Adibidez:

Ez zaitut ikusi, mendira joan bainaiz.

Ez zaitut ikusi, mendira joan bait naiz.

 

Ez gaude pozik, hirian galdu baigara.

Ez gaude pozik, hirian galdu bait gara.

 

Berehala iritsiko dira, oso azkar
baitoaz.

Berehala iritsiko dira, oso azkar bait
doaz.

 

Beste batzuk:

Baitu, baikara, bainaiz, baihaiz,
bailuke,baitzuen,baitabiltza, baitator, baitoaz, baikentozke, baikintuen,
bainator, bainenbilen, bailetorke, bailitzateke, eta abar.

 

EUSKALTZAINDIAREN ARAUA

Ariketak: HEMEN eta HEMEN

 

Artikulua

Santi Leonek bere ikasleei esaten dienari buruz:

«… gehien-gehienek idatzi didate kanpoko edertasunak ez duela inportarik, eta barnekoari eman beharko geniokeela garrantzia. Erantzunak poztu nau, benetan, beti erraten baitiet idazlanetan gezurrak bota behar direla inolako lotsarik gabe, hizkuntza bat ikasteko ez dela beharrezkoa beti egia erratea, eta orain ikusten dut nire hitzak aintzat hartzen dituztela».

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude