Baldintza eta kontrastea

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

Baldintza eta kontrastea

Hiztun batzuek kontrastea adierazteko erabiltzen dute baldintza. Ez da egokia halako erabilera:

Gaur eguraldi ona egin badu, bihar eguraldi traketsa izango dugu.  

Kontrastea adierazteko halakoak erabil ditzakegu:

Gaur, eguraldi ona egin du; bihar, (aldiz,) eguraldi traketsa izango dugu.

 Beste adibide batzuk:

Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin badu, Donostiakoak behera egin du.

Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du, eta Donostiakoak (, berriz), behera.

Gasteizko biztanle-kopuruak gora egin du; Donostiakoak (, berriz), behera. 

Lehen politikak agintzen bazuen, orain merkatuak agintzen du.

Lehen politikak agintzen zuen; orain (, ostera), merkatuak agintzen du.

 EHULKU

Baldintzako ariketak, nahasian: 

http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/orokorrak_2.htm

Pasartea

Hau ez zait gustatzen esatea baina nik nire aitari beldurra nion. Esaten zidan, “Ibrahima, ez egin hori”, eta ez nuen egiten. Baina batzuetan ahazten zitzaidan eta egiten nuen. Orduan, ohitura bat zuen aitak. Gerrikoa askatu eta agintzen zidan, “Ibrahima, etzan lurrean”. Nik, “dakor”, esaten nion, eta bost kolpe ematen zizkidan. Edo hamar. Ongi ulertzen nuen zergatik jotzen ninduen, eta saiatzen nintzen, hurrengoan, berriz ez egiten.

Nire aita ez zen sekula eskolara joan, horregatik haserretzen zen hainbeste ni joaten ez nintzenean. Gauean beti galdetzen zidan, “Ibrahima, gaur joan zara eskolara?”. Eta nik egia esaten nion, “bai, joan naiz”. Edo bestela, “ez, aita, ez naiz joan, lagunekin egon naiz futbolean jolasten”. Baina nik erantzun baino lehen, dena jakiten zuen aitak, galtzak zikinduta ekartzen nituelako. Orduan, gaueko otoitzetik itzultzen zenean, etxera sartu eta esaten zidan, “Ibrahima, badakizu”. Lurrean etzaten nintzen eta gerrikoa askatzen zuen. Bost kolpe ematen zizkidan. Edo hamar. Bizkarra berotu arte. Gero, gerrikoa jantzi, otoitz bat egin, eta lotara sartzen ginen.

Maite nuen nik aita. Aitak ere maite ninduen ni.

 

Miñan

Amets Arzallus Antia

Ibrahima Balde

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude