Barakaldotik Sevillara, euskaraz

Gorka Fernandez Barakaldon jaio zen duela 38 urte. Orain Sevillako La Algaba herrian bizi da, eta hezitzaile bezala lan egiten du bertan.

Nahiz eta bere jaioterritik hain urrun egon, euskararekin beti mantendu du harremana. Duela hilabete batzuk, Gorkak Mintzanet ezagutu zuen; Internet bidez izan zuen proiektu honen berri.

Bere ustez, ekimen hau aukera «aparta» da Euskal Herritik kanpo dauden pertsonek euskarari heltzeko; batez ere «hizkuntzaren egunerokotasunera hurbiltzeko parada da».

Gorkak bidelari bezala eman zuen izena Mintzaneten. Ordenagailuaren beste aldean Izaskun Arandia (1973) donostiarra du. «Harreman ona da, atsegina. Denbora oso azkar pasatzen zaigu saioa dugun bakoitzean», dio hezitzaileak.

Euskara praktikatzeaz gain, Mintzanetek beste gauza batzuk ikasteko ere balio dio. «Zinemaren mundua ezagutzen ari naiz; nire bidelaguna gidoilaria da, eta horren inguruan hitz egiten dugu», azaldu du Gorkak.

Gustura dabil proiektu honetan, eta jada bere anaiari gomendatu dio: «Nire anaia euskaltegi batean dabil eta uste dut ekimen hau informalagoa dela, ez da hain larria hanka sartzen baldin baduzu».

Gorka Fernandez bidelaria da Mintzaneten
Gorka Fernandez bidelaria da Mintzaneten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude