Bego Tisera eta Josune Aranguren elkarrekin

Bukatzear da Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Mintzaneteko hainbat lagun Lazkaon egiten ari diren barnetegia. Maizpide Euskaltegian aritu dira hilabete t ’erdiz, eta hainbatek beren mintzalagunak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izan dute.

Bego Tisera (San Nicolas, 1964) argentinarra da Euskal Herrira euskara ikastera etorri den Mintzaneteko erailtzaileetako bat, eta Josune Aranguren Zatika (1965) bere bidelagun durangarrarekin elkartu da. Tiserak Mintzaneten oso pozik dagoela esan digu: “Zalantzarik gabe, esperientzia emankorra izan da. Mintzaneten parte hartzea gomendatuko nuke”.

Bestalde, Durangoko lagun batzuei esker ezagutu zuen Arangurenek Mintzanet, eta euskara ikasten ari direnei laguntzeko merezi duen proiektua zelakoan izena ematea erabaki zuen. Tiserarekin harremanetan jarri genuen, eta bi urtez pantaila aurrean durangarrarekin harremanetan egon ostean, lehendabizikoz elkartu da bidelariarekin mahai ondoan, eta esker hitzak baino ez dizkigu helarazi: “Hasieratik harritu ninduen bere ezagupenak. Euskara maila aparta eta hemen lagun piloa izateaz gain, gure kultura, ohiturak eta aktualitateaz jantzita dago. Horrek erakusten dizue duen jakinmina eta jarrera aktiboa. Baina ez da irakatsi didan balio bakarra. Bere grina ere aipatu nahi dut. Ikasteko, ingurukoak motibatzeko, dakiena zabaltzeko eta etengabe gehiago eta gehiago ikasteko. Horretan guztian maitasun eta umore galantak ipintzen ditu”.

Baina bataren zein bestearen bizipenak ezagutzeko, onena, bidali diguten bideoa ikustea duzue. Hemen edo Argentinan, berriz ikusteko promesarekin agurtu dute elkar.

Mila esker, bikote!

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude