BER-/BIR-Noiz bata eta noiz bestea?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

ber-/bir-

Noiz bata eta noiz bestea?

-BER

Aurrizkia hartzen duen hitza bokalez hasten bada, BER- forma erabiltzen da.

Berrabiatu, berredizio, berridatzi, berragertu, berregin, berrikusi, berraipatu, berreraiki, berrirakurketa, berrantolaketa, berrerosi, berronetsi, …

Salbuespenak: birraitona, birramona, birresku.

-BIR

Aurrizkia hartzen duen hitza kontsonantez hasten bada, BIR- forma erabiltzen da.

Birbanaketa, birkalibratu, birsaldu, birberotu, birkalifikatu, birsintetizatu, birgaitu, birlandatu, birsortu, birgizarteratu, birpentsatu, birjosi, birsailkatu

Salbuespenak: berpiztu eta aditz horretatik etorritako hitz guztiak.

Ehulkuren aholkuak

Artikulua

Emakume izatea gaixotasun bihurtzen dutenean

Bizitzaren gertaera arruntak gaixotasuntzat hartzeari eta hala balira bezala diagnostikatzeari, prebenitzeari edo tratatzeari deitzen zaio medikalizatzea. Gizonezkoei ere eragiten dien arren, emakumezkoetan are nabarmenagoa da joera hori. Ondorio larriak ditu, eta ez bakarrik medikalizazioa pairatzen duten pertsonengan.

(…) adituek emakumezkoetan topatu duten medikalizazioaren beste adibide nabarmen bat buru-osasunean dago. Carme Valls ikertzaileak salatzen duenez, Espainian agintzen diren psikofarmakoen % 85 emakumezkoei zuzenduta daude. Vallsen iritziz, ehunekoa adierazgarria da oso, “asko jota, emakumezkoen artean, antsietate- eta depresio-kasuak gizonezkoetan baino bi aldiz handiagoak baitira”.

Bi dira emakumezkoak medikuarengana jotzeko arrazoi nagusiak: mina eta nekea. Vallsek uste du, askotan, bi sintoma horien atzean dauden prozesuak ez diagnostikatzeko arrazoia protokoloen eta baliabideen gabezia dela, eta hutsune hori estaltzeko erabiltzen dituztela sendagileek antsiolitikoak edo antidepresiboak.

Horen harira, azken urteotan indartzen ari dira fibromialgiari arreta jartzeko eskatzen duten ahotsak. Vallsek, beste ikertzaile batzuekin batera egindako lan batean bildu duenez, mina duten emakumezkoei fibromialgia diagnostikatzeko neurriz kanpoko joera dago, batez ere gure inguruan. Eta datu hau eman du: Estatu Batuetan, emakumezkoen % 2k dute fibromialgia; Espainian, % 18k. Aldea handia da; ez ikusiarena egiteko, handiegia.

Pasarte bat besterik ez dut ipini, baina artikulu osoa da interesgarria.

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

 

Artea

Paul Cézanne
Herria zuhaitzen artean (Marines), ca. 1898

“Kunsthalle Bremenen Bildumako maisulanak”

Guggenheim Museoa, 2019ko urriak 25 – 2020ko otsailak 16

 Iñigo Astizen artikulua, Berrian

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude