Berba berriak sortzen

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Berba berriak

Euskarak bide luzea egina du eta luzeagoa akaso egiteke daukana. Gure hizkuntza esparru askotara heldu da dagoeneko; beste batzuetara, berriz, ez. Behar berriei egokitzeko euskarak ere aurrera joan behar du eta horretarako hitz berriak sortu behar ditugu.

Batzuk saiatu dira horretan, umore puntu batekin:

MAHAITASUN: mahaian jarri eta sekulako tripakadak egiteko maitasun grinatsua; mahaiarekiko maitasuna.

EROSOTZAILE: eroso bizi izateko eta ezer ez egiteko edozer egiteko prest dagoena; inoren kontura bizi den bizkarroia.

POTROSORRY: zorte txarra dakarren pertsona, gafea.

Guztien artean txatxarrena zen, enpagugarriena. Berba baten esanda: potrozorri hutsa. Baina haren akatsik handiena negar egiteko joera zen. Joera ez: grina. Haren lehen berba barka eskea izaten zen beti. Horregatik deitzen zioten potrosorry

https://blogak.eus/category/ezberbak

 

Artikulua

Hitztripu hitzak (hitz bat gaizki erabiltzean gertatzen den istripua) egin du bidea, eta nahikotxo erabiltzen da. Batek daki Euskaltzaindiak onartuko duen hurrengo aldaketan. Izan ere, okupasikierajopuntu, autogestionatuinpunitateirismen, jonkikebabklenbuterolkolagenokomitekornerluntxmenstruazio,  bokatakontainermanifalotesletxikiteolobbyskaterturbulentziaunderground, eta ziklogenesi onartu baditu, zergatik ez hitztripu?

Hona hemen Euskalerriairratia.com-en jasotakoa                              

Europa Press agentziako Iruñeko ordezkaritzako lankideei teletipo bateko goiburuan gertaturiko hitztripua pasatu digu haien harpideduna den lagun batek:

“PSN e IU de Zizur presentan un recurso de azada por la negativa del alcalde a pagar un curso de euskera al secretario”.

Euskaratzeko tenorean, zalantzak eragiten dizkigu. Nola esaten da euskaraz recurso de azadagora egiteko helegitea ala aitzur helegitea? Bestalde, NaBaiko alkatearen jokaera kritikagarria izan daiteke, baina haren erabakien aurka aitzurka hastea gehiegitxo iruditzen zaigu. Esan gabe doa guk geuk hitztripu asko izaten ditugula.

 

Hitzekin jolasean

Antton Telleria “Euskaltzaindidako urgazleak” honako bost hitz hauek asmatu ditu berehala hiztegian sar ditzaten. Entzun Telleriak berak emandako definizioak eta lotu hitz bakoitza dagokion zenbakiarekin.

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude