Berbalagun ugari bertaratu dira Mintzaneten Getxoko aurkezpenera

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.
Arratsaldeko 19:00etan hasi da aurkezpena Getxoko Bidebitarte elkartean. Bertan Berbalagun taldeak hasiera eman dio ikasturteari eta besteak beste, hurbildu direnek Mintzanet zer den jakiteko parada izan dute

“Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoa da”, esanez hasi du Ritxi Lizartza proiektuburuak aurkezpena.

Mintzanet_Getxo_aurkezpena_azalpenakIRUDIAN: “Euskara praktikatzea da helburu bakarra, ez irakastea”, esan du Ritxi Lizartza proiektuaren arduradunak.

Mintzanet egitasmo zabala dela azaldu du Ritxik eta oinarria bidelaria (euskara praktikatu nahi duena) eta bidelaguna direla (euskaldun jantzia).  Jarraian, partaideen esperientzia erakusten duen bideoa eta Azpeitiko San Martin egoitzan bizi diren bi emakumeena ikusi ahal izan dituzte. Une horretan, Berbalaguneko kideen artean irribarrea nagusitu da.

Mintzanet_Getxo_aurkezpena_bideoaIRUDIAN: Bertaratutakoak Aritz Arrizabalaga bidelagunaren hitzak adi entzuten ari dira.

Saioarekin amaitzeko, Mintzaneten ereserkia bihurtu den bertsoa abestu dugu, Iñigo Bilbaok idatzia eta guztion artean abestu dugu.

Mintzanet_Getxo_aurkezpena_bertsoa_IRUDIAN: ETAren su etenetik doinua duen bertsoa abestu dugun momentua.

Gure ostean Egizu euskara elkarteakoen txanda izan da eta Getxon martxan dituzten hiru ekimen azaldu dituzte: Mintzakuadrillak, Ortuak eta Bizilagunak. Azkenik, omenaldi bat egin diote kide bati eta bertan afaldu ostean, abestuz amaitu da ekitaldia.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Joserra Onandiari, Iñigo Bilbaori eta Xabin Ayori, bazkaria, afaria eta egindako lan guztiagatik, baita Egizu euskara elkartekoei ere gu gonbidatzeagatik. Laster arte!

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude