“Bi pertsonarentzako bidaia”

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

Euskara hobetzen

“Bi pertsonarentzako bidaia” 

Aski garbia eta zehatza da euskara batuan “-a” bokalaz amaitzen diren izenei dagokien jokabidea; hau da, bokal hori berekin dutela erabiltzen dira beti: “eliza ederra”, “edozein gauza”, “anaia bat”, “gaiztakeria hori”… Beraz, ez dute amaierako “-a” galtzen. Baina, aipa dezagun zenbait zalantza.

Zalantza mugagabeak sortzen digu, besteak beste, erdaraz ez dagoelako mugagaberik, baina euskaraz plurala eta mugagabea bereizi egiten dira. Adibidez: “bi pertsonak egin dute”; hori mugagabea da, baina “bi pertsonek egin dute”; hori plurala da.

Beraz, lehen kasuan, mugagabean, gaztelaniazko “dos personas” esaten ari gara, eta, bigarrengoan, berriz, pluralean, “las dos personas”.

Gatozen, honenbestez, izenburuko adibidera. Ondo esanda al legoke “bi pertsonentzako bidaia”?

Bada, ez!: “bi pertsonarentzako bidaia” esan beharko da.

– “Lau neskei eman diete saria”…

Ez!: “lau neskari eman diete saria”.

– Azkenik, “hiru enpresek botatzen dituzte zaborrak ibaira”…

Ezta ere! Jakineko hiru enpresa zehatz ez badira, behintzat, “hiru enpresak botatzen dituzte zaborrak ibaira” esan beharko da.

 HABEko Ikasbiletik jasoa

 

 

 

 

Artikulua

Eszena arrunt bat edozein herriko kaletan, maiz ikusiagatik ere egun hartan samina eragin zidana: bi ume ikastolara bidean, atzeraxeago euren amak, amak baitira gehienetan, espainolez hitz egiten, euskaldunak diren arren. Ume horiek zer irudi hartuko dute euskarari buruz, etxean bertan ikusten badute alboratzeko oso motibo gutxi dituen hizkuntza bat dela?(…)

Euskara ispiluaren aurrean. Pako Aristi

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude