Bilboko Txurdinaga Lanbide Heziketako ikasleei Mintzanet zer den azaldu diegu!

Bi txandatan egin ditugu aurkezpenak Bilboko Txurdinaga auzoan dagoen Lanbide Heziketako ikastetxean. Goizeko eta arratsaldeko ikasleak bertaratu dira eta Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu diegu.

Zuzeneko saioetan Marisa Barrena, Izaskun Etxabarri eta Amaia Etxepetelekuk hartu dute parte. Mila esker zuei eta bertaratutako irakasle eta ikasleei!

Mintzanetbilbo2
Mintzanet aurkeztu dugu Bilboko Txurdinaga Lanbide Heziketako ikastetxean

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude