Bixente Beloqui, bidelaria: “Euskararik gabe ez nintzen euskaldun sentitzen”

Bixente Beloqui (Angelu, 1980) Angelun jaio zen, baina Bordelen bizi da duela 12 urte. Bordeleko euskal etxean hasi zen euskara ikasten eta gehiago hitz egin ahal izateko irtenbide bila zebilela, sarean Mintzanetekin egin zuen topo duela hiru urte inguru. “Gehiago hitz egin behar nuen eta denbora gutxi neukan. Skypez errazagoa da nire ustez”, kontatu digu.

Bere bidelaguna Idoia Agirre donostiarra da eta euren arteko elkarrizketetarako gairik ez dutela prestatzen aitortu digu: “Gure bizitzari buruz hitz egiten dugu, hegoaldeko eta iparraldeko albisteen inguruan…” Bixente Donostiara ere etorri zen eta aurrez aurre elkar ezagutzeko aukera izan zuten. “Oso pozik nago Idoiarekin”.

Mintzanetek konfiantza eman dio Beloquiri: “Euskararik gabe ez nintzen euskaldun sentitzen, eta horregatik, ikasten hastea erabaki nuen”.

Bere ustez, bidelagunek eskaintzen duten laguntza eskertzekoa da: “Hizkuntza bat babesteko hartzen dute parte Mintzaneten, izugarria da eta ni bezalako ikasleentzat garrantzitsua”.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude