Bizidunak eta bizigabeak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Bizidunak eta bizigabeak

 

Ez dira berdin deklinatzen bizidunak eta bizigabeak.

Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak: -gan, –gandik, -gana, eta ez landareei eta naturari dagozkienetan.

– LagunenGAN aurkitu dut kontsolamendua

– Badut konfiantza zuGAN

– GurasoenGANDIK datorkio zaletasuna

– BasoetaN aurkitzen dute babesa, eta ez BasoenGAN aurkitzen dute babesa

– IngurumeneaN eragina izaten dute isurketa horiek, eta ez IngurumenarenGAN eragina izaten dute isurketa horiek

– Begirada landareRA zuzendu zuen, eta ez Begirada landarearenGANA zuzendu zuen

Hala ere, bizidunaren tratamendua har dezake izen batek beste hainbat berezitasunengatik: pertsonifikazioa, sinbolismoa, animismoa…

– Mesede handiak jasotzen ditu EguzkiarenGANDIK

…nahiz eta orokorrean bizi gabe moduan jokatu: Lurra ez dago gertu Eguzkitik

Multzoak eta erakundeak ere bizidunen moduan deklinatzen dira zenbaitetan, eta honelako bitasunak gerta daitezke:

– Gobernutik dator gutun hau

– Ez dugu ezer onik espero GobernuarenGANDIK

– Ez dago aparteko albisterik taldeaN

– Sinesmen handia dut taldearenGAN

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena 

Adi erabilera oker hauei:

Tabola nigatik egina da  Txabola nik egina da / Txabola nik egin dut

100 eurogatik erosi dut  100 euroan (eurotan) erosi dut

-norengatik eta –norengandik ez dira nahastu behar:

Zu(re)gandik egin dut   Zu(re)gatik egin dut

Ni(re)gatik zer espero duzue? Ni(re)gandik zer espero duzue?

 

 

Poesia eta abestia

 

Hegazkinak ez dira izarrak

Jakin badakigu Euskal Herriaren berreuskalduntzea
lortzen badugu euskara ikasteko hautua egin
eta egingo duten herrikideei esker izango dela. Euskarak
joan diren berrogeita hamar urteotan egin duen jauzia
ezinezkoa zatekeen milaka erdaldunek euskara ikasi izan
ez balute. Urteetako ahalegina, gehienentzat. Idazleen eta
musikarien arteko kantagintzak apenas jaso duena,
gainontzekoek ere urri.

 

Begietara begiratzeko modu bat,

galderak egiteko modu bat,

eskutik heltzeko, heltzeko modu bat

amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,

ez ederrena agian,

zaharregia, txikiegia agian.

Munduari begiratzeko. Kirmen Uribe / Mikel Urdangarin,

Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, 2003

 

Gotzon Barandiaranen Hitzen ahairea liburutik jasotako pasartea.

Bideo honetan entzun dezakezue abestia:

https://www.youtube.com/watch?v=zrnyAHizDl0 (Chrome edo Firefox)

 http://susa-literatura.eus/liburuak/best2406

Argazkia

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude