Bost minutuko ikastaroa: 2021. urtea, Urte berri on! eta Zintak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia. Kasu honetan, kontsonantez bukatzen da BI MILA ETA HOGEITA BAT

…eta kontuz ibili beharko dugu beste erabilera hauekin:

  • 2021 urtea  2021. urtea  (urtea erabiltzen badugu, (garren (.) beharrezkoa da).
  • Bi mila hogeita batean gaude  Bi mila ETA hogeita batean gaude

Poesia

URTE BERRI ON! 

Urte berriari zer eska?

Izan mutil, izan neska,

bizi gaitezela barrezka

ta ez itota kezkaz kezka.

Urte berriari zer galde?

Egin dezatela gaitzek alde,

izan dezagula osasuna alde

ta egin elkarri (z)irri debalde.

Urte berriari zer opa?

Egin dezagula denok topa,

bete askatasunaren kopa

ta kendu lotsaren arropa.

Badoa betiko urte zaharra,

hartu ona, baztertu txarra,

eutsi pozari, utzi negarra.

Badator berriaren oldarra,

badakar biziaren indarra.

Izan aske, ausart, ez koldarra,

izan fina, ekina, ez zabarra,

alboratu aitzakia kaskarra,

ito zuribide merke baldarra,

ilusioz bete dezagun bularra,

odolean grina, gogoa, garra,

ahaztu jendearen marmarra,

dastatu erronkaren aparra,

gogor heldu zezenari adarra,

elikatu barru-barruko harra,

erein ezpainetan irrifarra,

borondatean dugu iparra,

eztarrian, berriz, deiadarra

eta aho barruan, noski, izarra:

mihian euskara barra-barra,

gure territorio libre bakarra.

(saretik jasoa)

Zintak

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude