20210323-Bost minutuko ikastaroa-Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Baldintza irreala; ‘Sacamantecas nuen aita’; Pirinioetako glaziarrak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

BALDINTZA I

 Baldintza irreala:

Bi motatakoa:

a) Etorkizunekoa: hipotesia da, baina bete daiteke:

Zurekin joango banintz, garaiz iritsiko nintzateke.

Eta ez,  Zurekin joango banintz, garaiz iritsiko nintzen.

            b) Iraganekoa edo irreala: hipotesia da, eta inoiz ez da beteko:

Garaiz etorri (izan) balitz, ikusiko zuen (zukeen).  Bi aukerak dira zuzenak.

Garaiz kantatu (izan) bazenu, guk entzungo genizun (genizukeen).  Bi aukerak dira zuzenak.

ARIKETAK: http://euskaljakintza.com/ariketak/aditza/bald_orain_nor.htm

 

Oinarrizko Gramatika. Andres Alberdi

Pasartea

‘El Sacamantecas’ hiltzailearen argazki berriak aurkitu dituzte. Juan Díaz de Garaio 1879an atxilotu zuten Gazteizen, Araban hainbat hilketa egiteagatik. Budapesteko antikuario batean agertu dira.

'El sacamantecas'-BMI-Mintzanet

Gasteiz iparraldeko Gamarra herritxoa.

1870eko apirila

Debekatuta zegoen.

Gezurra zirudien, baina hainbat urte ziren agintariek makila-jokoa debekatu zutela. Jendearen esanetan, ordea, joko hura herri-kirola zen, oso antzinatik egiten zena. Baina orain udaltzainak makila-jokoan egiten zutenen atzetik zebiltzan Gasteizen. Eta nekazari giroko herrietan –ia denetan, beraz– guardia zibilak ziren Araban jokalariei jokoan egitea galarazten zebiltzanak.

Makila-jokoaren zaleek, hortaz, ezkutuan jokatu beste erremediorik ez zuten. Oraingoan Gamarra herrian jokatzea erabaki zen, gordean ibiltzea hiriburuan baino errazagoa izango zela pentsatuta, eta albistea zaletuek eta apustuzaleek ahoz aho zabaldu zuten:

«Gamarran izango duk, Zadorra bazterrean, Ibaiondoko soro zaharra izeneko horretan, ibaiertzeko makal eta sastraka ugariek ondo ezkutatzen dutelako. Hantxe igande goizean, egunsentian».

Horrela hasten da Aitor Arana idazlearen Sacamantecas nuen aita liburua. Jakin nahi baduzue zer zen makila-jokoa,  irakurtzen jarraitu beharko duzue. Bide batez, Juan Diaz de Garaio Sacamantecasen lehen barrabaskerien berri izango duzue.

Pirinioetako glaziarrak

 Prinioetako glaziarrak-BMI-Mintzanet

Pirinioetako glaziarren azkena
Pirinioetako glaziarrak datozen 30 urteotan desagertuko direla ohartarazi dute glaziologoek. Azken hamarkadan egindako ikerketek ez dute zalantzarako lekurik uzten. Ikertzaile talde batek egindako ikerketa baten arabera, glaziarrek euren eremuaren heren bat galdu dute hamarkada batean

Iñaki Petxarroman. Berria.

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude