Bost minutuko ikastaroa: bere/haren (beraren) eta ‘Hil ez denak’ (Jon Benito eta Gari)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

HAREN / BERE / BERAREN

 

BERE: aditzean pertsona bera agertzen bada erabiltzen da:

Ana BERE etxera joan da. (Ana Anaren etxera joan da). BEREk adierazten duen pertsona aditzean aipatuta dago (Anaren etxea da,eta Ana bera joan da).

 

HAREN: HARENek adierazten duen pertsona ez da aditzean agertzen:

Ana HAREN etxera joan da. (Ana beste baten etxera joan da, Mirenen etxera, adibidez).

 

BERAREN: HAREN formatik dator (ber+haren), eta aldez aurretik aipatutako pertsona edo izaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.

Xabier ezagutzen duzu? Bada, BERAREN lagunekin goaz.

 

Euskal Gramatika Osoa Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri

 

Gai honetan sakondu nahi baduzue:

bere/haren (beraren) pps / pdf

 

Erabilera honetan zalantza asko izaten ditugu. Ikusi bestela Andres Alberdik dioena Felix Ibargutxik egindako elkarrizketa batean:

 

– Aitortuko dizut: zalantza izaten dut «haren», «bere», «beraren», «beren» eta «beraien» erabiltzeko garaian.

– Nik uste denok izaten dugula zalantza. Alde batetik, euskalkien artean ez datoz ohiturak bat; eta bestetik, gaztelaniaren ziria dago, batez ere bere erabiltzen dugunean (gaztelaniazko «su» posesibo guztiak «bere» egiten ditugulako).

Elkarrizketan, hainbat zalantza argitzen digu, besteak beste:

  • Han egon naiz / Han izan naiz
  • Haiek badakite ondo bizi zaretela / Haiek badakite ondo bizi zaretena
  • Euskal azentu jatorra
  • Uraren hornidura etengo da / Ura moztuko? da 
  • Zutaz gogoratu naiz / Zurekin gogoratu naiz
  • Ikusiko dugu elkar. Kursi samarra?

Poesia


 

HIL EZ DENAK

 

Zure atean jotzen du berriz

babes dezazun,

zure keinu bat bilatzen du

irautea merezi duela jakiteko.

Badaki lehortea zer den,

badaki itxaroten,

badaki harri artean bizitzen.

Inoiz minik behar du,

inoiz zalantzarik,

inoiz bizirik sentitu

hil ez denak.

 

Jon Benito

 

 

Abestia

Jon Benitoren hitzak erabili ditu Garik “Hil ez denak” abestian:

Hil ez denak. Gari

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude