Bost minutuko ikastaroa-Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gehiengoa eta gehienak; Aire ikusezina; Artefaktua

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Gehiengoa’ bai, ‘gehienak’ ere bai

Onartua da gehiengo hitza, baina ez dugu zertan beti erabilirik: gehienak ere esan dezakegu. 

bai

askotan hobeki

Ipar Euskal Herriko auzapezen gehiengoa euskal departamenduaren alde dago

Ipar Euskal Herriko auzapez gehienak euskal departamenduaren alde daude

Bizilagunen gehiengoa etortzekoa da

Bizilagun gehienak etortzekoak dira

Zenbaitetan, gainera, okerra ez bada muga-mugan dago ‘gehiengo’ hitza:

ez

bai

Eskakizunen gehiengoa onartu dute

Eskakizun gehienak onartu dituzte

Berria. Estilo liburua

Pasartea

Nire amari

Inoiz ikusezin sentitu diren ama guztiei

Uste dut ikusezina naizela, esan dit gaur nire amak. Hasieran uste nuen txantxetan ari zela, baina gero berehala konturatu naiz ezetz. Nire amak umorearen zentzu oso berezia dauka, nola esan, oso berea. Inoiz ez dakizu oso ondo, segundo batzuk pasa arte, serio edo oso serio ari den. Gaur ere halatsu. Uste dut ikusezina naizela, esan dit. Eta nik segundo batzuk itxaron ditut: bat, bi, hiru, lau, bost…ez du aurpegia aldatu, beraz, bai, serio ari zen. Orduan korapiloa sentitu dut eztarrian, izerdi hotza behatzen artean labaintzen. Hain da serioa esan didana apur bat komiko ere gertatzen dela, egun pelikula zahar batzuk ikustean eduki ohi dugun sentsazioa, lekuz kanpo egongo balitz bezala.

Nola ez naiz ba ni orain arte konturatu nire ama ikusezina zenik?

Oier Guillan Bermudez

Aire Ikusezina

Nire amari-Mintzanet

 

Artefaktua

EITBk ekoitzi eta Yolanda Mendiolak aurkeztutako Artefaktua literatura-saioko programak aurkituko dituzue. Hainbat diziplina uztartzen ditu, eta atal hauek ikus daitezke, besteak beste: idazleei elkarrizketak, nobedadeak, irakurleen eta liburu-saltzaileen gomendioak eta booktuberrenak. DBHn eta Batxilergoan erabiltzeko oso egokiak.

Artefaktua-Mintzanet

Artefaktua. Oier Guillan (Chromen hobeto)

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude