Bost minutuko ikastaroa: Hizkera sexista, Naizen, eta Aitziber Garmendia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Hizkera sexistarik ez erabili

Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsonajende edo gizaki idatziko da.

Oro har mintzatzeko, –lari eta –ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez –gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko da, eta ez iruinseme.

Tradiziorik gabeko hitzetan, –sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ez aktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*.

Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen.

Esaterako, jakin behar du childrenenfants edo hijos zer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak.

Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake.

Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoakerrege-erreginakmaisu-maistrakjaun-andreakandre-gizonakneba-arrebak

BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik.

–      Angels Barcelo kazetari beltzarana

Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin.

–      Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera.

Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik.

–      Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena.

–      Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.

–      Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryri eginiko elkarrizketa.

–      Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillary Rodhman Clintoni eginiko elkarrizketa.

Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar.

–      Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen.

–      Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk () osatu zuen.

Berriako estilo liburutik jasota

EITBren estilo liburuak ere atal garrantzitsu bat eskaintzen dio Berdintasunari:

EITBko estilo liburua, 2020. 3. edizioa

Artikulua

Alaitz, Ekhiren ama

Soinekoak, gonak; lepokoak, diademak; mototsak, ile luzea; makillajea, takoiak; panpinak, poltsatxoak; sirenatxoak, printzesak; Hello Kitty, maitagarriak; dantza, distira egiten duena, arrosa eta fuksia kolorea… nire alabak txiki-txikitatik hau guztia izan dut gustuko.

Ekhi martxoaren 8an jaio zen orain dela ia 11 urte. Nire sabelean zegoela zakila zuela esan zidan ginekologoak… bigarren mutila zetorren. Orduan, kolore urdina nagusitu zen berriz ere etxean; dena prest Ekhi jaiotzeko. Gilenek anaia izango zuen.

Egunak, asteak, hilabeteak, urteak pasa ziren eta Ekhiren gustuak ez zetozen bat mutil batengandik espero zenarekin. Eta zer esan bere marrazkiei buruz… sirenatxoak, neskak eta printzesak OSO ile luzearekin, loreak, bihotzak… Behin eta berriz marrazki berdinak! Igualak denak!

https://naizen.eus/eu/ Adingabe transexualen familien elkartea

 

Bideoa

Aitziber Garmendia aktoreak transexualitatearen inguruko bakarrizketa bat egin zuen joan den ostiralean ETB1eko Barre librea umore saioan, Gorane pertsonaia erabilita. Neska txiki bat da Gorane, eta gelakide baten prozesua aipatu zuen: Martina zen lehen, eta Martin da orain. Bakarrizketaren bideoa birala egin da Interneteko sare sozialetan: 300.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu egunotan. Instagramen, gaztelaniazko azpidatziekin zabaldu duten bideoak 160.000 ikustaldi inguru izan ditu, eta azpidatzirik gabekoak, 137.000; Twitterren, 38.000 ikustaldi; Facebooken, bideoak 21.600 erreprodukzio izan ditu —644 aldiz partekatu da—; eta Tiktoken, 13.000 baino gehiago.

Jabier Oses Azurmendi

Hizkuntza normalizazioko teknikaria

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude