20210302-NABARMENDUA

Bost minutuko ikastaroa: Kalko lexiko-semantikoak III; Bakardadearen pandemia; Liberté, égalité, Mbappé

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Kalko lexiko-semantikoak (III) 

-> jokatu/jolastu  (➛ joko ≠ jolas; jokatu ≠ jolastu)

*Realak gaur jolasten du.

Realak gaur jokatzen du.

*Partida ona jolastu du Altuna III.ak.

 Partida ona jokatu du Altuna III.ak.

 -> *nekazal turismo (➛ *nekazal-; ➛ -al hitz-bukaerakoa)

*nekazal produktu

nekazaritza(-)produktu

*unibertsital esparru

unibertsitate(-)esparru

-> noski (➛ noski / jakina, horixe)

*Noski baietz! *Noski ezetz!

Bai, noski! Horixe baietz/ezetz!

*Noski etorriko dela!

Jakina/horixe etorriko dela!

 –> ospatu (➛ ospatu)

bilera, partida, hileta…ospatu

bilera, partida, hileta…egin/jokatu/izan

 -> *pena merezi (➛ merezi izan)

*Ez du pena merezi hori egitea

Ez du merezi hori egitea

 -> udal/udaletxe (➛ udal ≠ udaletxe ≠ udalerri)

 *Udaletxeak erabaki bat hartu du

Udalak erabaki bat hartu du

-> zentzu ≠ norabide (➛zentzu; ➛ *norantza > noranzko / norabide)

 *zentzu bakarreko errepidea

noranzko bakarreko errepidea

Euskara Batuaren Eskuliburua

Pasartea

 Bakardadearen pandemia

Bakardadeak osasuna kaltetzen du. Liburu edo pelikularen bateko izenburua izan liteke, baina errealitate gordina da. Izan ere, inor ez da irla oso bat bere horretan hiperkonektibitate eta sare sozialen garaian; hiru pertsonatatik bat bakarrik sentitzen da. Zerk huts egiten du?

(…) Ingalaterran 9 milioi pertsona baino gehiago bakarrik sentitzen dira eta 200.000 pertsonek aitortzen dute inorekin ez hitz egin izana urte osoan. Datu hauei buelta emateko helburuz Theresa May lehen ministro ohiak Bakardadearen Ministerio moduko bat sortu zuen.
Mundua harrituta geratu zen Theresa May-k, kultura ministerioaren barruan, bakardadearen ministerioa sortu zuenean. Txantxak berehalakoak izan ziren, baina benetan da bakardadea Erresuma Batuko arazorik potoloenetako bat. 9 milioi pertsona baino gehiago beti edo askotan bakarrik sentitzen dira Britainia Handian.

Japonian, gobernuak ezagutzera eman dituen datuen arabera delituen %25 60 urtetik gorako pertsonek burutu ohi dituzte eta atxilotutako adinekoen %75 aitortzen dute ez dutela familiarekin harremanik edo ez dutela inor laguntzeko. Horregatik, beraientzat kartzelara joatea salbazio moduko bat da (…)

20210302-Bakardadearen pandemia

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei
Ilustrazioak: Jon Krause

Gaztezulo 

Artea

20210302-Liberté, egalité… Mbappé!

https://www.pinterest.fr/pin/311029918011457046/

Hiru gol sartu zizkion Kylan Mbappék minetan dabilen Barçari. Hiru gol eder. Ikusgarriak hirurak. Zoragarriak. Futbol zaleok gogoko ditugun ezinezko horietakoak.

Kamerungoa du aita aurrelariak. Etorkina, futbolaria, entrenatzailea. Aljeriakoa berriz ama, eskubaloian polit ibilitakoa. Frantzian zirela gurasoek adoptatutako anaia ere futbolean dabil.

Hiru gol eder eta Pariseko paretetan, berriz, pintada esanguratsua, grafiti biribila: Liberté, egalité… Mbappé!

Begoña del Teso

 

Jabier Oses Azurmendi

Hizkuntza normalizazioko teknikaria

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude