Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak (II), Buscavidas eta MUSHKUM (Dietrich)

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

KALKO OKERRAK: teoria eta adibideak (II)

Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino gehiago erabili behar ditugu adiera guztiak azaltzeko. Adibide batzuk ikusiko ditugu:

 

Hiritar

Agindu horrek lortu nahi du hiritar guztiek euskal turismo-eskaintzetan parte hartzea.

Agindu horrek lortu nahi du herritar guztiek euskal turismo-eskaintzetan parte hartzea.

 

Mantendu

Lan-hitzarmena dela eta, zuzendaritzak elkarrizketak mantenduko ditu sindikatuekin.

Lan-hitzarmena dela eta, zuzendaritzak hitz egingo du sindikatuekin.

 

Mugatu

Langileen zeregina robotari aginduak ematera mugatzen da, eta, ondorioz…

Langileen zeregina robotari aginduak ematea da /ematea besterik ez da, eta…

 

Nondik (esan, adierazi, jakinarazi, aditzera eman…)

Bulego honetatik lan egingo da, emakumeak gizartean berdintasuna lor dezan.

Bulego honetan lan egingo dugu, emakumeak gizartean berdintasuna lor dezan.

 

Nortasuna

Epaimahaiak hautagaien nortasuna ezagutu aurretik zehaztuko du zein ezaguera-maila behar duten.

Hautagaiak nortzuk diren jakin aurretik, epaimahaiak zehaztuko du zein ezaguera-maila behar duten.

 

Orria pasatu

Gure esparrua gaindituta, orria pasatu behar dugu.

Gure esparrua gaindituta, beste lan bati ekingo diogu /beste lanbat egin behar dugu.

 

Trebakuntzarako ariketa liburua; Iñaki Varona eta Karmele Oria

Pasartea

AZAROAK 25

 INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA

Edaten dudanean, bera datorkit gogora (…). Gero, bostgarren edo seigarren basotik aurrera, ahazten hasten naiz. Eta, azkenik, bakarrik gelditzen naiz airearen gainean behi hilekin eta nire buru barrutik pasatzen diren trenekin. Nik maite nuen eta berak maite ninduen. Baina nik zelatatzen nuen, eta zoratzen nuen nire gaitzespenekin.

–Begiratu diozu!  Begiratu diozu gizon horri!

–Mesede bat eskatu behar dizut, nire maitasuna sekula zalantzan jar ez dezazun. Atera iezazkidazu begiak.

Kasu egin nion. Eta ulertu nuen noraino maite ninduen (…)

–Ikutu duzu! Ikutu duzu ezezagun hori!

–Berriro ere jarri duzu zalantzan nire maitasuna. Gauza bat proposatuko dizut: moztu iezazkidazu besoak.

Uste duzue berriro ere mutilatuta hobeto sentitu nintzela? Kar, kar, kar.

–Ez duzu azken gauetan lorik egin, zer gertatzen zaizu?

–Beldur naiz. Beste gizon batekin joango zaren beldur, ulertzen duzu?

–Ez sufritu. Moztu iezazkidazu hankak.

Hori egin nuen, eta seguru sentitu nintzen. Eta gauero irteten hasi nintzen, lasai eta fidakor. Banekien nahiz eta berandu iritsi, nire zain izango nuela.

Carlos Trillo eta Alberto Breccia, Buscavidas

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude