Bost minutuko ikastaroa: pluraleko pertsona-izenordainak, ‘Heroiak’ eta jolas egiteko poemak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

gure/nire

Euskarak joera izan du pluraleko pertsona-izenordainak erabiltzeko singularrekoen ordez, batez ere NOREN kasuan. Horrelako erabilerak zenbait toki-izenekin (etxeherri…) eta senidetasun-izenekin (anaia/neba/arreba/ahizpaaita/ama…) erabiltzen dira batik bat: 

Gure baserria herritik urruti dago. 

Gure aitak askotan aipatzen du hori. 

Gure amak dioenez… 

Irizpideak irizpide eta ohiturak ohitura, ordea, ezin da esan singularrez eratuak oker daudenik.

Esan behar da, ordea, horrelakoetan, sarri, genitiboaren beharrik ez dagoela euskaraz:

Nire amak esaten du eta gisakoen ordez, aski da amak esaten du soila. 

Amarekin joan naiz udaletxera. Arrebarekin etorri naiz.

Gurean (gure etxean)

Arestian aipaturiko pluralerako ohitura horrek lexikalizatzea ere eragin die pluraleko noren izenordain horietatik biri: zuenean esaten da askotan ‘zuen etxean’ esateko, eta gurean, berriz, ‘gure etxean’ edo, hedaduraz, ‘gure herrian’ esateko.

Zuenean ere ez zen giro izango atzo, ezta? Saharako haur-talde batek gurean pasatuko du uda.

Gisa berekoa da izen bereziekiko jokaera hau ere:

Gure Begoña, zuen Joxe.

Euskara Batuaren Eskuliburua

Pasartea

Heroiak

…norberaren ametsak eta erronkak besteei esleitzean sortzen da heroia. Norberak egiteko astirik, edo kemenik, edo indarrik ez duena egiteko kreditu emozionala ematen zaie heroiei, heroiak milaka pertsonaren proiekzio bat besterik ez dira.

Heroiek, kasu askotan, haien zerbitzura idazkari onak dituzten pertsonak dira, edo kazetariak, edo kronistak, soldata on batekin, segur aski inoiz haiek ere heroi izango diren itxaropenarekin. Eta jakin behar luketen zerbait da hori, heroiek bezala idoloek: milaka pertsonaren asperduraren, itxaropenaren, ezintasunaren emaitza direla.

 

Eta bai, badira heroi izateari uzteko, oharkabean pasatzeko, ahaleginak egiten dituzten heroiak. Edo eman zaizkien mikrofonoak kausa baten alde baliatzeko eginahal zintzoa egiten dutenak. Horregatik arritzen nau sarriegi heroi batzuen umiltasun faltak, jende miretsiaren egoak. Guztia zor diote bere publikoari eta ez dute onartzen. Besteen frustrazioaren maizterrak dira eta ez dute aitortu nahi. Beren publikoari zor diote dena, baina meritu guztia haiena balitz bezala jokatzen dute. Heroiek besteen zoirontasunerako ezinarekin zeozer egiteko ardura dute, edo ezer ez. (…)

Oier Guillan

VHS

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude