Bost minutuko ikastaroa: Sexua eta generoa, Oinezko bat Québec-en, eta Adizkinator

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Sexua eta generoa. Berria egunakariaren estilo liburua.

-> Genero. Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola. Ez  nahasi sexuarekin. 

         Jaio bezain pronto, genero femeninoa inposatzen hasten zaizkie emakumeei, eta maskulinoa gizonei.

-> Sexu. Biologikoa. Ez nahasi generoarekin. 

Generoa eta aspirina: Bayer etxearen pilula ezagunak ez die berdin eragiten gizonei eta emakumeei*

Sexua eta aspirina: Bayer etxearen pilula ezagunak ez die berdin eragiten gizonei eta emakumeei.

-> Heteroarau, heteronormatibitate, heteronormatibo. 

      Heterosexualitatea bizimodu egoki bakartzat jotzen duen sistema; hari dagokiona.

-> Heteropatriarkatu (hetero-patriarkatu*). Gizonak nagusi diren eta heterosexualitatea inposatzen den sistema soziopolitikoa.

– > Heterosexismo, heterosexista. Heterosexualitatearen nagusitasuna defendatzen duen sistema; haren aldekoa.

Lesbofeminismo, lesbofeminista. Feminismoaren adarra, heterosexualitatea erregimen politikotzat jotzen duena; haren jarraitzailea.

->  Homofobia. Homosexualen kontrako fobia.

->  Homoparental. Familiei buruz mintzatuz, gay edo lesbiana bikoteek beren seme-alabekin osaturikoak.

-> Armairutik atera (coming out*). Nork bere homosexualitatea agertu.

-> BifobiaBisexualen kontrako fobia.                  

-> LGTBfobia. Lesbiana, gay, trans eta bisexualen kontrako fobia.

-> LGTBIfobia. Lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen kontrako fobia.

-> Postporno. Pornografia tradizionalaren oinarriak iraultzen dituen mugimendua, sexualitatearen eredu hegemonikoen kontra borroka politikoa egiteko.

->  Queer. Sexu eta genero kategoriak eta identitate eta orientazio sexualak kulturak eraikiak direla dioen teoria kritikoa, binarismoaren kontrakoa; haren jarraitzailea. ‘Queer’ teoria eta mugimendua.

-> Sex symbol. Sinbolo sexuala.

-> Sexting. Gailu elektroniko baten bidez mezu, irudi edo bideo sexualak bidali, jaso edo zabaltzea.

-> [sigla] AMPGYL. /ampgil/ Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Gurasoen Elkartea.

-> [sigla] LGTB. /ele-ge-te-be/ lesbiana, gay, transexual eta bisexualak.

 -> [sigla] LGTBI. /ele-ge-te-be-i/ lesbiana, gay, transexual, bisexualak eta intersexualak.

Pasartea

 

Zer moduz moldatzen zara frantsesarekin? Ari zara aurreratzen? Nik baietz, beti. Eta egia da, e. Klasean zoragarri moldatzen naiz: egiten ditut nire ahozko txukun-txukunak, azterketak ere elegante.

Gainerako atzerritar ez-frankofonoekin komunikatzeko orduan ere erraminta bikaina da, zubi bakarra azken finean. Hori bai, hasten direnean frantsesak haien artean hizketan… komeriak. Azkar deskonektatzen dut; ez dut ulertzen, eta kitto. Baina noski, niri ere frantsesez zuzentzen zaizkit; nola bestela? Inozoa dirudit; maitasunaren hizkuntza izango da, baina edozein elkarrizketa informaletan, desenkanto totala eragiteko baino ez dit balio niri frantsesak. Hogei segundo hitza bilatzeko, bost konturatzeko ez dudala ezagutzen/gogoratzen, beste bost alternatiba onargarri bat bilatzeko, eta hurrengo hogei minutuak damutzeko erabili dudan hitzaz, ahoskera ia totelari ehun buelta eman, eta berriro hasteko.

Une flâneuse à Québec

Oinezko bat Québec-en

Maria Oses Saiz

Aldizkinator

https://www.youtube.com/watch?v=7Tf5dRiqNCg&t=5s 

Jabier Oses Azurmendi

Hizkuntza normalizazioko teknikaria

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude