Mintzanet Ibilaldian egon zen

Mintzanet ekimenak Ibilaldia 2013an parte hartu zuen. Portugaletera hurbildu ginen gure proiektua ezagutzera emateko eta gure txokora, Asti Leku ikastolako gunera, jende andana etorri zen, besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea. Lanean zegoen baina tartetxo bat aurkitu zuen gurekin egoteko. Hemen dituzue atzoko argazki batzuk.

Gehiago irakurri “Mintzanet Ibilaldian egon zen”

EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete Mintzaneten parte hartzeagatik

Hemendik aurrera EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzte Mintzaneten parte hartzeagatik. Proiektuaren arduradunek Unibertsitatearekin akordio bat sinatu dute, eta honen ondorioz ikasleek kredituak eskuratuko dituzte Internet bidez euskara ikasten ari direnekin praktikatzeagatik, hau da, bidelagun izateagatik.
Informazio guztia esteka hauetan aurki dezakezue.

*Azalpena EHUren webgunean (euskaraz)

*Explicación en la página web de la UPV/EHU (en castellano)

EHUko ikasleek Mintzaneten parte hartzeagatik kredituak lortu ahal dituzte
EHUko ikasleek Mintzaneten parte hartzeagatik kredituak lortu ahal dituzte

 

Mintzalagun egitasmoa ezagutzera eman da

Apirilaren 10ean Mintzagun egitasmoa ezagutzera eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun). Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Aiora Perez de San Romanek adierazi duenez, “gure euskaltegietan, egungo metodologia eragingarriei esker, ederki bereganatzen dituzte euskaldungaiek hizkuntzaren oinarriak, eta elkarrizketa txukunak gauzatzeko adina ikastera heltzen dira”. “Euskara bereganatzea lortzen duten horietako askok ordea, gehienek ez esatearren, ez dute inguruan euskaraz hitz egingo dien inor izaten, familian, lagunartean… Euskaltegia izaten da eurentzako mintzatzeko gune bakarra. Behar horri erantzunez sortu da Mintzagun egitasmoa”, esan du. Eskualdeko ikasleei eta euskara ikasi berri dutenei euskara erabiltzeko aukerak eskaintzeko, hain zuzen ere. Mintzagunek euskalduntzearen dimentsio soziala nabarmendu, indartu eta zabaldu nahi du.

Gehiago irakurri “Mintzalagun egitasmoa ezagutzera eman da”

Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da

Ia 150 lagun inguruk hartu zuten parte martxoaren 19an Donostiako San Telmo museoan antolatu zuen Mintzodromoan. Hara bertaratu zirenek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu ziren jendearekin solasean Internet bidez. Gainera, Donostiako Udaleko hainbat zinegotzi ere hurbildu ziren: Nerea Txapartegi (Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Iñigo Arcaúz (PP) eta Martin Ibabe (EAJ).

Gehiago irakurri “Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da”