‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu Euskadi Irratian


Euskadi Irratiko Faktoria saioan, ‘Mintzanet +65’ proiektuari buruz hitz egin dugu. Bertan, Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak eta Ainhoa Fernandez, Matia Fundazioko Euskara lantaldeko partaideak Manu Etxezortu irrati-esatariaren galderei erantzun diete.

Gasteizko EHUko kanpusean Mintzaneten berri eman dugu!


Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko Itzulpengintzako ikasleei Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen azaldu diegu. Aurkezpenean Dylan Inglis kideak hartu du parte, eta ikasleak gustura aritu dira bere azalpenak entzuten.